Airbusek Aernnovari aitorpena eman dio bere bikaintasun operatiboa dela eta
Airbusek Aernnnova hautatu du egitura aeronautikoen eta materialen arloan Best Performer Award 2016 saria jasotzeko
Sari horrek Aernnovari aitorpena ematen dio bere aparteko errendimendua dela eta. Lehen mailako bere ingeniaritza, industria-gaitasunak eta bere produktu eta zerbitzuen kalitatea nabarmendu nahi izan ditu. Horrez gain, lehentasunezko hornitzaile eta bazkide gisa izandako ibilbide luzea azpimarratu du.
Era berean, sariak kontuan izan ditu alderdi hauek ere: garaiz egindako entregak, etengabeko hobekuntzaren aldeko kultura eta etika sendoa negozioetan.
Sari horren aurretik, Airbusek Aernnova SQIP Programaren baitan “Egiaztatutako Kide” gisa saritu zuen 2015ean. Horrek guztiak agerian utzi ditu Aernnovak aeroegituren merkatuan dituen lidergoa eta esperientzia.
Saria Airbus Group taldeko eta Airbuseko Chief Procurement Officer zuzendariak, Klaus Richter-ek, banatu zuen Hanburgon egindako Hornitzaileen Mundu mailako Konferentziako ekitaldian. Iñaki López Gandáseguik, Aernnova Aerospaceren presidenteak eta CEOak jaso eta hitz hauek eskaini zituen: “Airbusek emandako sari prestigiotsu hau jaso dugulako oso pozik eta harro gaude. Aernnova aspalditik da Airbusentzako lehentasunezko bazkidea eta, bikaintasunarekiko erabateko konpromisoa erakutsi du eragiketak betetzean, epe luzerako lehiakortasunean, malgutasunean, aurrerapenean eta berrikuntzan. Etorkizunean ere aparteko harreman honekin jarraituko dugula espero dugu”.
Aernnovari buruz:
Aernnova egitura aeronautikoak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatuta dagoen enpresa liderra da. Gainera, mundu mailako aireontzien fabrikatzaile nagusien hornitzaile nagusietako bat da.
2015ean 600 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izan zuen eta 4.300 langile ditu Aernnovak. Gaur egun, Espainian, Mexikon, Estatu Batuetan, Brasilen eta Errumanian dago, eta lankidetza-akordioak ditu Indian eta Txinan.