Aisiateken antolatutako Bizkaiko Teknologia Parkeko V. Herri Lasterketa Youtuben ikusgai

Bizkaia

Joan den apirilaren 17an ospatu zen Bizkaiko Teknologia Parkeko V. Herri Lasterketaren bideoa Youtuben dago ikusgai. Bost minututan zehar egun horretan egindako lasterketa ezberdinetako irudiak ikus daitezke, baita sari-banaketa ekitaldikoak ere.

Herri Lasterketaren bostgarren edizioak inoiz baino partehartzaile gehiago izan zituen aurten, 500 korrikalari hain zuzen ere. Parte hartu zuten haurren kopuruak ere aurreko urteetako markak hautsi zituen, ehundik gora izan baitziren beraientzat egokitutako lasterketetan parte hartu zutenak.

Youseff Denni, gizonezkoetan, eta Teresa Pulido, emakumeetan, izan ziren V. Herri Lasterketaren irabazleak. Bizkaiko lehen errepideko 10.000 metroko lasterketa berriz, Unai Sainz de la Fuente eta Begoña Millanok irabazi zuten, gizonezko eta emakumeen kategoriatan hurrenez hurren.

Bideoa ikusi

Partekatu

Beste berri batzuk