Aitor Alkorta, AFMECeko lehendakari berria
Zuzendaritza batzordea berritzeko egin diren hauteskundeetan, elkartea osatzen duten 200 enpresa baino gehiagok Aitor Alkorta, GOIMEK enpresako gerentea, aukeratu dute presidente berria izateko, MEFABI enpresako Alberto Pérez ordezkatuz eta bere lekukoa hartuz
Berritutako AFMECeko batzordeko ordezkariek lagunduko diote Aitor Alkortari bere bidean, hala nola ALOT METAL, ARIZNABARRETA, OMICRON, FACTOR INGENIERÍA Y DECOLETAJE, FAED MECANIZADOS DE PRECISIÓN, FERROLOIU, IZADI MECANIZADOS, MECANIZADOS MANDRINADOS MANCISIDOR, MECANIZADOS TAR, TALLERES ARATZ eta UMEC enpresetako ordezkariek
AFMEC elkartea 2016an jaio zen AFM CLUSTERaren ekimen gisa, mekanizazioaren eta eraldaketa metalmekanikoaren sektoreko enpresak taldekatzeko eta ordezkatzeko, sektorearen irudi indartsua sortuz eta lankidetza eta negozio sareak sustatuz. Lau urte baino gehiago daramatza AFMECek eta 204 enpresa biltzea lortu du. Horretarako, lankidetza, nazioartekotzea, prestakuntza, teknologia eta marketinaren alorreko jarduerak garatzen ditu. AFM CLUSTERaren parte izateak, mekanizazio sektorearen erronkei arrakasta berme handiagoekin aurre egiteko eta AFM CLUSTERaren integratutako 500 enpresa baino gehiagorekin lankidetzarako aukerak biderkatzeko aukera ematen du.
Aitor Alkortak lehendakari gisa egin duen lehen hitzaldian lankidetzaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, funtsezko alderdia ingurune asoziatiboan. AFMECeko presidente berriaren hitzetan: “Eraldaketa metalmekanikoaren sektorea neurri handi batean enpresa txikiz osatuta badago ere, enpresen arteko lankidetzaren bidez gure ETEak proiektu handiei aurre egiteko gai dira. Sektore estrategikoa gara, enpresa modernoak ditugu, ondo ekipatuak eta zerbitzu onena eskaintzeko prestatuta gaude. Gure langile teknikoak ezin hobeto prestatuta daude lanpostu oso konplexuak garatzeko eta industriako sektore guztiei zerbitzua emateko, fabrikazio hobea ahalbidetuz, kostu lehiakorrekin eta entrega-epeen betetze maila handiarekin“.
Alkortak azpimarratu du sektorea esperientzia handiko enpresek osatzen dutela, aurretik etapa konplexuak igarotzen jakin baitute, hala nola, gaur egun bizi ditugunak, eta nabarmendu nahi izan du AFMEC elkartearen eta AFM CLUSTERaren laguntza, sektoreari bultzada bat emateko industria berraktibatzeko sustatzen ari diren planagatik.
Alkortak, elkarteko lehendakari gisa, digitalizazioarekin, enpresekiko hurbiltasunarekin eta talentua industriara erakartzeko asmoa duen hainbat erronka nabarmendu ditu. AFMECeko presidenteak honakoa adierazi du: “Digitalizazioak eta 4.0 industriak sektoreak aprobetxatu behar dituen aukerak sortzen dituzte.
Teknologiak etengabe garatzen ari dira eta gure enpresek etengabe ezagutu behar dituzte eta haietara egokitu behar dute, pertsonak bilakaera horretan kontutan hartuz. Elkartearen enpresa guztiekin hurbiltasuna sustatu nahi dugu kokapen geografikoa edozein dela ere eta ondoen prestatutako profesionalak erakarri nahi ditugu, gure sektoreak beren etorkizun profesionalean zer eskain dezakeen bertatik bertara jakin dezaten“.