Akting-ek egoitza aldatu du, baina Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen aldeko apustua egiten jarraitzen du

Albisteak, Gipuzkoa

Ingeniaritza, lehen, Mikeletegi pasealekuko 83. zenbakian zegoen; orain, 71. eraikineko enpresa-taldearen barruan egongo da, Arbide dorreen ondoan

2007 › 2019. Akting Ingeniaritza gipuzkoarraren enpresa-jarduera 2007an hasi zen; orduan, 4 gazte bazkidek beren ingeniaritza teknologikoa sortzea erabaki zuten

Hasiera beti da zaila, eta ahalegin berezia behar izaten du; baina, azkenean, egindako lana etekina izaten hasi da. 12 urte hauetan, 18 metro koadroko bulego batean egon dira, eta, orain, 112 metroko beste batera doaz, teknologian adituak diren diziplina anitzeko 11 pertsonak eratzen duten talde gaztearekin.

Hasiera batean, beren bezero nagusiak tokikoak ziren, baina, urte hauetan zehar, beren enpresa-proiektua finkatzen joan dira eta jardun-eremua zabaldu dute, harik eta nazio-mailan beren lekua egin arte. Zenbait enpresak dute, nazio-mailan, markaren gaineko konfiantza, eta garapen teknologikoetan oinarritutako proiektu berritzaileak egiten dituzte. Gainera, Europako proiektuetan parte hartzeak ere lagundu egin dio, negozioa nazioartean zabaltzen.

Beren bezero-sarea eratzen duten enpresa-moten erronken aurrean egokitzen jakitea eta malgu izatea dira negozioaren balio nabarmenak. Enpresetan barne-prozesuak monitorizatzen dituzten informazio-sistemak diseinatu eta garatzen dituzte eta, horretarako, dagoeneko erakundean dauden tresnekin batera baliatu edo jardueraren bilakaera hobetu eta bizkortzen duten euskarri berriak sortzen dituzte.

Aktingek egoitza aldatzeko erronkari ilusioz eta gogotsu heltzen dio; izan ere, enpresa-etapa berria da. Ingeniaritzak jarraitzen du Miramongo Zientzia eta Teknologia PARKEAren aldeko apustua egiten; izan ere, erreferentziazkoa da, berrikuntzaren ekosisteman eta teknologiaren garapenean.

Maiatzaren 13tik -astelehena- aurrera, ingeniaritza gipuzkoarra Mikeletegi pasealekuko 71. zenbakiko 3. solairuan egongo da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen barruan, Miramonen.

Partekatu

Beste berri batzuk