“Aldaketaren Kudeaketa” proiektuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da

Bizkaia

  • Innovanet Sareak sustatzen du, ETEei euren aldaketa-prozesuetan laguntzeko helburuarekin.

“Aldaketaren Kudeaketa Proiektua; ETEtan aldaketa proiektuak nola ezarri arrakastaz, beraien lehiakortasuna hobetzeko” egitasmoan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki du Innovanet Sareak. Aldaketaren Kudeaketaren Eraginkortasuna Handitzearen bidez enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektu berritzailea da eta Innovanet Sareak sustatzen du.

Egitasmoaren helburuak dira, lehenik eta behin, aldaketaren kudeaketa sustatzea euskal enpresetan; bigarrenik, erakundeetan lehiakortasuna hobetzeko elementu traktorea barneratzea; hirugarrenik, erakundeetan aldaketaren kudeaketa profesionalizatzeko kultura sortzea; eta laugarrenik eta azkenik, enpresetako zuzendariei tresnak eta metodologiak ematea, merkatuak eskaintzen dizkien aldaketak euren erakundeetan ezarri eta, hala, lehiakorrago izan ahal izateko.

Aldaketaren Kudeaketa proiektua zenbait fasetan egituratzen da: aurreneko abiatze-faseak bigarren faseari bide emango dio eta hasierako diagnostikoa egingo da, horren bidez enpresa parte-hartzaileei indar-guneak eta hobekuntza-esparruak adieraziko zaizkie euren enpresetan aldaketak nola kudeatzen jakiteko. Segidan talde-saioak gauzatuko dira, hain zuzen ere, bost tailer kolektibo. Bertan, Aldaketaren Kudeaketa prozesuari buruzko ekarpen teorikoak egin, esperientziak elkartrukatu eta modu praktikoan proiektu pertsonala eta networkinga landuko dira. Ondoren, coaching-saioei eta on-line foroari ekingo zaie, amaierako diagnostikora heldu arte.

Bizkaiko enpresetako zuzendariek parte har dezakete proiektuan.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 12an amaitzen da.

Informazio gehiago

Partekatu

Beste berri batzuk