Apirilean abiaraziko da Barnetegi Teknologikoen bosgarren edizioa
Spri, 27/03/2012
Barnetegi Teknologikoa edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileei edo zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, eta 12 laguneko taldeak izaten dira gehienez. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatuan antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta dago IKTen balioa zein den transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegiarekin konbinatzeko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak zehazteko.
Bi eratako barnetegi teknologikoak daude:
Deialdi irekiko Barnetegia. Edozein enpresatako kudeatzaileek edo zuzendaritza-karguek eman dezakete izena modalitate honetan.
Inskripzioa egiteko www.euskadinnova.net web orrira sartu behar da eta nahi den deialdi irekiko barnetegia aukeratu.
Deialdi zehatzeko Barnetegia enpresa taldeentzat. Modalitate hau talde homogeneoentzat bakarrik da; enpresa bateko taldeak izan daitezke edo enpresa elkarteak, kolektiboak, eta abar. Taldeko Barnetegi bat egiteko deitu 944037039 telefonora.