APTE-k eta FUNDETEC-ek laguntza pertsonalizatua emango diete ETE-ei jabetza industrialaren arloan

Araba

APTE, 29/12/2011

Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE) eta Fundetec fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute batera egintza programa bat eratzeko, informatu eta laguntza pertsonalizatua eskaintzeko Jabetza Industrialaren eskubideen gestioan Elkarteari lotutako parkeekin zerikusia duten entitate eta enpresa txiki eta ertainei.

Egitarauan daude patente eta markei buruz sentiberatzeko topaketak antolatzea eta arlo horretan dauden diru-laguntzei buruz dibulgazioa egitea, eta online ikastaro tutorizatuak egitea, besteak beste, beren berrikuntzak babesteko moduaz interesa duten ete-ei.

Hitzarmen honen esparrua ekimen bat da, Fundazioak daukana Industria Ministerioko ETEen Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin (DGPYME) eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoarekin (OEPM), xede izanik www.cevipyme.es webgunea ezagutaraztea; hau zentro birtuala da enpresa txiki eta ertainari Jabetza Industrialaren gestioan laguntzeko, han interesdunek ezagutu egin ditzakete garapen berritzaileak babesteko haien beharretara ondoen egokitzen diren aukerak, eta baita behar diren eskubideak lortu eta erregistratutakoan haiek kudeatzeko eta errentagarri bihurtzeko modurik eraginkorrenak ere .

Partekatu

Beste berri batzuk