BTI Biotechnology Institute-k bere irudi korporatibo berria aurkeztu du

Araba

BTI Biotechnology Institute biomedikuntza eta bioteknologiako enpresa espainiarra da, eta haren jarduera batik bat I+G+b proiektuak lantzea da, hiru lan-arlo nagusietara aplikatuta: medikuntza birsorlea, ahoko inplantologia eta biomaterialak; irudi korporatiboa berritu du bere elementu grafiko berrien bidez bere fundazio-balioak eta mezu gakoak erakusteko.


Irudi berriak bateratu egiten ditu BTI bakarra izateko arrazoiak: berrikuntza, dedikazioa eta konpromisoa. Izan ere, haren profesional talde bikaina burubelarri dabil proiektu batean, non ikerketa eta teknologia, profesionalei beren pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dien tresna bihurtzen diren.

Ikono berria kolibria da, izadian zehaztasuna eta bilakaera erakusten duelako, izan ere dituen gaitasunek teknologia bizi baten erakusgarri bihurtzen dute, eta ideia horiexek adierazten ditu BTIren izateak ere.

Elementu horiek konbinatzeak enpresaren irudi berria eta posizionamendua ekarri du: Human Technology 1999an sortu zenetik BTIk bilakaera izan du bere fundatzailearen eskutik, Eduardo Anitua doktorearen eskutik, eta leial iraun du hura definitzen duten ideietara: Bioteknologia pertsonen zerbitzura jartzea, biomedikuntzak duen osagai zientifiko eta teknologikoa konbinatuta ezinbestekoa den giza jardunarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk