APTEk berrikuntza sigilua sariak banatzen ditu zientzia eta teknologi parkeen v topaketa iberiarran

Bizkaia

Zientzia eta Berrikuntzako Idazkari nagusiak, Juan Tomás Hernanik, eta APTEko presidenteak, Felipe Romerak, atzo banatu zituzten golardoak Zientzia eta Teknologi Parkeen V. Topaketa Iberiarran

Tecnalia Research – Innovationek Berikuntza- B+G Azpiegitura Sigilu Saria eskuratu zuen, lehen kategorian

Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzaren laguntza duten golardoak enpresari onenaren mailan, Airbus Militaryrentzat, eta B+G azpiegiturarik onenaren mailan, partekatuta, Tecnalia Research & Innovationentzat eta Adifentzat izan dira.

Era berean, hirugarren edizio honetan, APTEk, maila bakoitzan, beste bi erakunde saritu ditu accesit banarekin. Parc de Recerca UABen kokatutako Centre de Visió per Computador eta Gijoneko Zientzia eta Teknologia Parkeko Prodintec Fundazioari, hain zuzen ere. Enpresaren kategorian, accesitak Asturiaseko Teknologi Parkeko Dropsens SL enpresarentzat eta bulego nagusia RecercaUAB Parkean duen AB-Biotics SA enpresarentzat izan dira.

Sariak Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzaren Zientzia eta Berrikuntzako idazkari nagusiak banatu zituen APTEko presidentea den Felipe Romerarekin batera, Zientzia eta Teknologi Parkeen V.Topaketa Iberriarraren inaugurazioaren ondoren. Ekitaldian TecParqueseko presidentea, Antonio Tavares; UAMeko errektorea eta Madrilgo Zientzia Parkeko presidentea dena, Jose María Sanz, eta parke honetako zuzendari nagusia, Antonio Rafael Díaz ere izan ziran.

Zientzia eta Teknologi Parkeen Topaketa Iberriarrak bere bostagarren edizioan 120 partaidetik gora izan ditu, euretatik 60 berrogeita hamar parke espainiar eta portugaldar baino gehiagoko ordezkariak izan dira. Jardunaldia Madrilgo Zientzia Parkean izan zan eta bertan egungo gaiak aztertu ziren, besteak beste, bikaintasuna eta lehiakortasuna zientzia eta teknologia parkeetan, bio-inkubagailuen potentziala, parkeen internazionalizazioa eta gune honeek sarean lan egin dezaten mekanismoak. Guztira, bi nazioetako 21 hizlarik parte hartu dute eta gai hauen inguruan iritziak hurbildu dituzte.

Osoko bilkuren ondoren, bi aldetako 17 bilera egin ziren portugaldar eta espainiar zientzia eta teknologi parkeetan kokatutako erakundeen arteko enpresa-topaketa batean.

Jardunaldia APTEk, TecParquesek (Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarte Portugaldarra) eta Madrilgo Zientzia Parkeak antolatu dute eta Enterprise Europe Networken laguntza izan du. Jardunaldiak, gainera, Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzaren laguntza ere izan du.

SARITUTAKO ERAKUNDEAK

Berrikuntza-B+G Azpiegitura -Sigilu Sariaren lehen kategorian, golardoa Adifentzat eta Tecnalia Research & Innovationentzat izan da. Gainera, maila honetan, accesit bana jaso duten Centre de Visió per Computador eta Prodintec fundazioa erakundeek.

Administrador de Infraestructuras Ferroviaras (ADIF) Trenbide Arloko Legearen emaitza da. Legea europar Zuzentarauen ondorioa da eta Europako trenbide enpresa nazional handiak behartzen ditu azpiegitura eta bertatik ari diren trenak era independientean kudeatzera. Azpiegitura honek garatzen dituen ekintza nagusiak hauek dira: trenbide berrien eraiketa, dauden trenbideen mantenimendua eta kudeaketa, eta trafikoaren kudeaketa eta ildasken esleipena. Adifek B+G+i-ren aldeko apostua egin zuen eta 2006an, denborarekin Andaluziako Teknologi Parkean (Malaga) dagoen zentru bat bihurtu den ekintza honetarako sail berezia sortu zuen.

Tecnalia Research&Innovation B+G azpiegitura bat da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatua eta 8 teknologi zentroen bat-egitearen ondorioz sortutakoa. Era honetara Espainiako ikerketa aplikatuaren lehen zentru pribatua da eta Europako garrantzitsuenetariko bat. Arloko 16 negozio-unitate lantzen ditu eta goi-kualifikaziodun 1.500 lagunez osotutako langilegoa du, 122 milioi euroko fakturazioa 2010ean eta 3.900 bezerotik gora.

Centre de Visió pero Computador delakoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Catalunyako Generalitateak eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) 1995ean sortua bere helburua ikusmena konputagailuren bidez garatzea da, teknologia horizontal gisa, biomedikuntza, mogikortasuna, segurtasuna, ekoizpena, etabarretan gauzatzeko asmoarekin.

Prodintec Fundazioa Industria Diseinurako eta Ekoizpenerako Teknologia Zentroa da, 2004an Asturiaseko Printzipatuak martxan jarri zuena. Teknologia Zentro gisa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da eta bere helburua (B+G+i) ikerketa, garapena eta berrikuntza-jarduera bultzatzea eta sustatzea da enpresa eta industria arloetan.

Bigarren kategoria-Enpresa- enpresarik onenari saria Airbus Militaryrentzat izan da. Honez gain, bi accesit eman zaizkie Dropsens SL eta AB-Biotics SA enpresei.

Airbus Military (EADS Construcciones Aeronáuticas S.A) Andaluziako (Sevilla) Aeroespazial Teknologi Parkean, Aerópolisen kokatuta dago eta militar eta giza-garraiorako hegazkinak egiten ditu. Erakundea 2009ko apirilan sortu zen, (MTAD) aintzinako Militar-Garraio Hegazkinen Dibisioa eta (AMSL) Airbus Military Sociedad Limitada-ren integrazioaren ondoren Airbusen eta egun, estatuan, sektore aeronautikoaren enpresarik garrantzitsuenetakoa da.

Dropsens S.L 2006an Oviedoko Unibertsitatearen spin off bat bezala sortutako Oinarri Teknologikoa duen enpresa bat da, gaur egun arlo klinikoan, ingurugiroan eta elikagaietan aplikazio analitiko ezberdinak garatzen dituena eta bezeroak 30 nazio baino gehiagotan ditu.

AB-Biotics S.A (UAB) Bartzelonako Universitat Autònomaren spin off bezala sortu zen eta egun (MAB) Burtsa Merkatu Alternatiboan kotizatzen du. Enpresa bioteknologikoa da eta ikerketan, garapenean eta irtenbide bioteknologikoen banaketan dihardu.

Erakunde hauek APTE 2011ren Berrikuntza Sigilu Saria jaso dute zientzia eta teknologia parkeetan B+Gari egindako aportazioagatik, B+G lanetan erabiltzen duten giza-kapitalagatik, garatzen dituzten berrikuntzen eragin ekonomikoagatik eta beste erakunde batzurekin gauzatzen dituzten elkarlaguntzakaitik.

Partekatu

Beste berri batzuk