APTEk Bizkaiko Teknologia Parkeari eman dio Zientzia eta Teknologia Parkeetako jardunbide onenari saria

Bizkaia

Parkeetako kudeatzaileak gauzatutako jardunbide berri onenak aitortzen ditu sariak.

Batzorde ebaluatzaileak hainbat gako hartu ditu kontuan golardoa ematean, hala nola berrikuntza eta Parkeko enpresetan zein inguruan izandako eragina.

 

IMG-20150616-WA0005Espainiako Teknologia Parkeen Elkartea (APTE) egunotan ari da antolatzen, Vigon, Teknologia Parkeen hamahirugarren Nazioarteko Konferentzia. Bertan, estatuko parkeetako ordezkari nagusiak bildu dira “Parke digitalerantz. Buru diren eraldaketak” gaiaren inguruan.

Aurten, APTEk Zientzia eta Teknologia Parkeetako jardunbide onenari ematen dien sarien artean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak jaso du lehenengo saria 10 urte baino gehiagoko parkeen modalitatean.

SPRIren Invest in the Basque Country tresnak –atzerriko inbertsioak Parkean kokatzea bultzatu eta sustatu du– bideratutako “Atzerriko inbertsioak erakartzea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera” ekimenak jaso du saria.

Iniziatiba hori martxan jartzeari esker, batetik, atzerriko inbertsiogile posible gehiagok adierazi dute euren interesa, atzerriko kapitala areagotu da Parkean dauden enpresen artean eta atzerriko kapitaleko erakunde berri gehiago daude Parkean, alegia, %11 izatetik %16 izatera pasatu dira urte batean (2014-2015).

Praktikaren alderdi berritzaileak eta Parkeko enpresen zein inguruan izandako eragina aintzat hartu ditu batzorde ebaluatzaileak, baita ekimenak komunikabideetan duen presentzia ere.

Bestalde, Arabako Teknologia Parkeak bigarren akzesita eskuratu du modalitate berean.

Partekatu

Beste berri batzuk