APTEk Parke Teknologiko eta Zientifikoetako jardunbide onenari bigarren accesita eman dio Arabako Parke Teknologikoari

Araba

Parkeetako kudeatzaileak gauzatutako jardunbide berri onenak aitortzen ditu sariak.

Sariaren batzorde ebaluatzailearen ustez, saria emateko oso garrantzitsuak dira Parkeko enpresetako berrikuntza eta inpaktua, baita ingurunea ere.

 

IMG-20150616-WA0005Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea, APTE, egunotan Vigon ari da ospatzen Parke Teknologikoen hamalaugarren Nazioarteko Konferentzia. Bertan, Estatuko parke nagusietako ordezkariak biltzen dira eta honako hau da leloa: “Parke Digitalerantz. Lider diren eraldaketak”.

Edizio honetan eta APTEk Parke Zientifiko eta Teknologikoetako jardunbide onenari emandako sarien baitan, Arabako Parkeak bigarren accesita lortu du 10 urte baino gehiagoko parkeen modalitatean.

Batzorde ebaluatzaileak jardunbidearen alor berritzaileak, Parkeko enpresen gaineko inpaktua eta ingurunea izan ditu kontuan.

Saritutako ekimenak enpresentzako sortutako “zerbitzuen eremu” berriari dagokio. Bertan, zerbitzu garrantzitsuetako aholkularitza topa daiteke: komunikazioa eta marketina, diseinua, laguntzak I+Gn, ikus-entzunezko zerbitzuak edo zerbitzu juridikoak, arriskuen prebentzioa edo aholkularitza giza baliabideetan edo nazioartean.

Bestalde, edizio honetan bertan, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoari lehen saria eman zaio modalitate berean.

Partekatu

Beste berri batzuk