AR Racking-ek eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza hitzarmena berresten dute: AR Lab gela sortuko da

Albisteak, Bizkaia

Duela gutxi, AR Racking-ek unibertsitateko instalazioetan duen I+G+b gelara egindako bisitan elkartu dira bi erakundeak

Bisita honek AR Racking-en eta Mondragon Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena berresten du, izan ere, hainbat ikerketa-lerrotan ari dira elkarlanean

AR Lab gela Unibertsitateko Diseinu Mekanikoko Laborategian dago kokatuta, eta ikerketara, trebakuntzara eta entseguetara zuzendutako gunea da

 

AR Racking-ek, Europako merkatuan biltegiratze soluzioetan liderra eta egoitza nagusia Zamudion duen enpresak, eta Mondragon Unibertsitateak (MU) (ezaguna bere izaera teknologikoa eta berritzaileagatik), lankidetza hitzarmena berretsi dute AR Lab-ari egindako bisita ofizialarekin. AR Rackingen gela hau, unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Mekanikoko Laborategian (DMLab) dago eta ikerketara eta elkarlaneko garapenera zuzenduta dago.

Topaketa honetan Eric Arana eta Carmelo Bilbao (Arania Taldeko Presidentea eta CEO-a), Iñaki Arriola (AR Rackingeko Zuzendari Orokorra), Pablo Montes (Zuzendari Teknikoa), Javier Ruiz (Produktu Burua) eta Ibon Larraondo (Produktu Ingeniaria) elkartu ziren. Mondragon Unibertsitatearen aldetik, Vicente Atxa (MUko Errektorea), Carlos García (MUko Goi Eskola Politeknikoko Zuzendaria) eta Roberto Uribeetxeberria (MUko Ikerketa eta Transferentzia Koordinatzailea) egon ziren. Bisita honetan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko gelako ikerketa-ekintza gauzatzen duten I+G+b lantaldeko hainbat kidek ere parte hartu zuten. Ibai Ulacia eta Jon Larrañaga, AR Lab gelak barne hartzen duen Mondragon Unibertsitateko Diseinu Mekanikoko Laborategiaren arduradunak alegia, lantaldearen buruan daude.

AR Lab izaera iraunkorra duen gela da eta bertan, oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko programak, Doktore-tesiak eta prestakuntza espezializatua gauzatzen dira. Gelak esperimentu probak egiteko laborategi bat ere badu, alde batetik, araua betetzeko produktuaren entsegu sistematikoak egiteko eta, bestetik, ezagutza berria simulatzera eta sortzera zuzendutako entsegu birtualak egiteko prestatua dagoena.

Abangoardiako saiakuntza-bankua

AR Lab gela berria, ikerketarako erabiltzen den Diseinu Mekaniko Laborategiaren (DMLab) barnean kokatzen da eta bertan, prototipo makinak zein esperimentu karakterizazioak garatzen dituen saiakuntza banku bat dago sektorean aitzindaria dena. Bertan lan egiten duen ikerlari taldeak prototipoen eta saiakuntza-bankuen garapenean lan egiten du. AR Labeko saiakuntza-bankuak eskorak, konektoreak, euskarriak, langetak eta bestelako osagarriak probatzeko hainbat gune hartzen ditu bere baitan; guztira, 80 tn-ko gehieneko kapazitatearekin. Saiakuntza batzuk jada martxan daude eta datozen egunetan beste batzuei hasiera ematea aurreikusten da.

Edonola ere, AR Lab saiakuntza-bankuaren gauzatzeak bere produktuen portaera zehaztasunez ikertzea ahalbidetuko dio AR Rackingi, eta hala, bere biltegiratze soluzioen etengabeko hobekuntza bultzatuko du. Gainera, AR Labekin sortutako sinergiak Mondragon Unibertsitatearen eta erakundearekin lotutako langileen know-how denbora errealean haztea ahalbidetuko du eta honela, ikerketarako eta prestakuntzarako bide berriak irekiko dira.

Bestelako elkarlan-lerroak

AR Lab gelan gauzatutako lankidetza-proiektua 2017an itxura hartzen hasi zen eta zehaztasunez ikertutako martxan jartze baten ondoren, lehen saiakuntzak 2019an egin ahal izan dira. Halaber, ikerketa gela honi AR Racking eta Mondragon Unibertsitatea lotzen dituen beste bi lankidetza-lerro batzen zaizkio. Bi erakundeak elkarlanean ari dira txapa profilatzeko prozesuen digitalizatzeari buruzko ikerketa-proiektu batean eta langeten soldadura ikuskatzeari lotutako beste proiektu batean.

Lankidetza-lerro ezberdinek agerian jartzen dute, alde batetik, AR Rackingek ikerketa eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu sendoa, bere idiosinkrasiaren berezko alderdi gisa; eta bestetik, Mondragon Unibertsitateak garapenarekin eta enpresa mundurako hurbiltasunarekin duen konpromiso irmoa. Akordio berri honekin, 22 dira Mondragon Unibertsitatearekin lankidetza- ikerketako hitzarmenak sinatu dituzten enpresak. Honek argi erakusten du unibertsitateak bultzatzen duen lankidetza-ikerketaren eredua benetan sendoa dela.

AR Racking Arania Taldeko partaide da. Arania Taldea ibilbide luzeko eta garrantzi handiko enpresen talde industriala da eta 75 urte baino gehiago daramatza altzairuaren eraldaketaren inguruan hainbat sektoretako jarduerak burutzen. AR Rackingek ziurtatutako kalitatea duen soluzio aukera zabala eskaintzen dio merkatuari. %100ean automatizatutako ekoizpen-instalazio bat eta I+G+b teknologia- zentro propioa ditu. AR Rackingek trazabilitate-prozedura berritzailea garatu du, zeinak langek eta eskorek serie-zenbaki identifikagarri bakarra izatea ahalbidetzen duen. Gainera, apalategi guztiak aurre-galbanizatutako akaberarekin egiten ditu, muturreko tenperaturetan ere biltegiratze hoberena bermatzeko. Siderurgia talde handi baten parte izateak eta materialen osaera eta portaerari buruz duen ezagutza sakonak, fidagarritasun handia ematen diote AR Rackingi, entrega-epea betetzeari dagokionez.

Partekatu

Beste berri batzuk