AR Rackingek Tuterako lantegia indartu du 20 milioi euroko inbertsioarekin eta INI-ren partaidetza eta kapital sozialarekin batera
INIren 8 milioiko ekarpenarekin, AR Rackingek Tuteran duen lantegia handituko du eta zuzeneko 35 lanpostu berri sortuko ditu
AR Rackingek, biltegiratze industrialeko sistemetan erreferentea den enpresak, 20 milioi euroko inbertsio plan esanguratsua iragarri du Tuteran, Nafarroan, bere ekoizpen lantegia indartzeko. Proiektu horrek Nafarroako Inbertsio Institutuaren (INI) babesa du, 8 milioi euroko kapital-injekzio baten bidez, zuzeneko 35 enplegu berri sortzea ahalbidetuko du, baita konpainiak eskualdean duen ekoizpen- eta berrikuntza-gaitasuna indartzea ere.
Biltegiratze industrialeko soluzioen Europako fabrikatzaile nagusietako bat da AR Racking eta 60 herrialde baino gehiagotan kargak biltegiratzeko egiturak diseinatu, fabrikatu eta banatzen ditu, ekoizpenaren % 85eko esportazioarekin. Handiagotze horren helburua potentzial handiko merkatuetan duen presentzia sendotzea da, hala nola, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan, nazioarteko hazkunde-estrategiaren funtsezko parte baitira.
Argazkian, ezkerretik eskuinera: José Manuel Lucio, AR Rackingeko kudeatzaile nagusia; Carmelo Bilbao, Arania taldeko presidenteordea; Francisco Fernández, INIko kontseilari delegatua; Eric Arana, Arania taldeko presidentea; Asier Aguilera, INIko zuzendari gerentea).
AR Rackingen eta INI-ren arteko lankidetza, Nafarroan enplegua sortzeko aukera izateaz gain, tokiko enpresa-sarean I+G+B sustatzen lagunduko du. Hitzarmen horren barruan, AR Rackingek konpromisoa hartu du Nafarroako I+G+B Sisteman (SINAI) integratutako I+G+B unitate bat sortzeko, teknologia berrien garapena bultzatzeko eta tokiko ikerketa-zentroekin sinergiak sustatzeko.
Gainera, AR Racking kide duen Arania Taldeak [Arania Corporación Industrial] Tuterako lantegiaren garapenarekin duen konpromisoa berretsi du, etorkizunean Nafarroan presentzia indartuko duten eta eskualdeko hazkunde industriala babestuko duten inbertsioetarako aukerak etengabe ebaluatuz.
Parte-hartze horrekin, INIk Nafarroan hazkunde ekonomiko iraunkorra sustatu nahi du, eskualdeko industria sarea indartuz, eragin handiko proiektuak babestuz. AR Rackingen egindako inbertsioa INI-ren lehen kapital-eragiketa da, eta sektore estrategikoetan liderrak eta finkatuak diren enpresak indartzeko konpromisoa adierazten du.
AR Racking harro dago babes instituzional hori izateaz. Izan ere, konpainiaren hazkundea bermatzeaz gain, ingurunearekiko eta Nafarroako komunitatearekiko duen konpromisoa bermatzen baitu, kalitatezko enplegua sortuz eta eskualde osoaren onerako berrikuntza-ekosistema bat sustatuz.