Arabako enpresetako liderrek Euskadiko erakunde mailako egonkortasunaren inguruko balorazio positiboa egin dute

Araba

Arabako Teknologia Parkeak eta SEA Arabako Enpresarien Elkartearen artean antolatutako Hiruko Elkarrizketen beste edizio bat egin dugu Lourdes Moreno, Jesús Guerra eta Jesús Guibelalderekin. 

dialogos05-10-2016Arabako Teknologia Parkean egindako Hiruko Elkarrizketak ekimenaren azken edizioak 150 pertsona baino gehiago bildu du Bolueta Engineering Group taldeko Lourdes Morenoren, Naipes Heraclio Fournier enpresako Jesús Guerraren eta Imat enpresako Jesús Guibelalderen hitzak entzuteko asmoz. Elkarrizketak SEAko idazkari nagusiak, Juan Ugartek, moderatu ditu.

Arabako enpresa-munduko ordezkari esanguratsuen kopuru handiaren artean, topaketan izan dira honako hauek ere: Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran; diputatu nagusiordea, Pilar García de Salazar; Euskadiko teknologia-parkeetako presidentea, José Miguel Corres; eta SEAko presidentea, Pascal Gómez.

Enpresetako liderrek Euskadiren egonkortasuna nabarmendu dute Estatu mailan bizi den ziurgabetasun politikoarekin alderatuta. Jesús Guerrak honako hau aipatu du; “atsegina da hemen duguna erakustea nazioarteko negozioak egin nahi ditugunean. Jendea harrituta geratzen da ikusten duena atsegin duelako”. Horrekin lotuta, Lourdes Morenok Euskadi “gure lurraldean inbertsioak egitea errazten duen leku baketsua” dela nabarmendu du.

Egoera ekonomikoaren inguruan galdetuta, hiru enpresetako arduradunak bat etorri dira nahiko baikor daudela adierazteko garaian; izan ere, etorkizunean argi-itzalak ikus ditzakete oraindik ere.

Brexit izenekoaren inguruko ondorioei dagokienez, aldiz, ez dira horren ados jarri. Horrekin lotuta, Lourdes Morenoren ustez, aukera handia dugu aurrean; aldiz, Naipes Heraclio Fournier enpresaren ustez, prozesua luzea izango dela aitortzen duen arren, eragina jasan dutela gehitu dute.

Bestalde, eztabaida amaitzeko, Jesús Guibelaldek honako hau aipatu du Brexitaren inguruan: “ez da ezer larririk gertatuko”.

Edizio honetako protagonista bakoitzaren enpresei dagokienez, Imatek berriro ere konfiantza du aireportuetako sektorea beren bezero nagusi izateari dagokionez; Bolueta Engieenering Groupek emakumezkoak kontratatuta langile kopurua handitzearen eta zabaltzearen aldeko apustua egin du; eta, azkenik, Naipes Heraclio Fournierrek onenei zerbitzua eman ahal izateko kalitatea mantentzearen alde egin du.

Partekatu

Beste berri batzuk