Arabako Parke Teknologikoko Enpresek Gasteizko alkateari aurkeztu diote haien potentziala

Araba

Gorka Urtaran, Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziarekin, Nerea Melgosarekin, eta Euskadiko Parke Teknologikoen zuzendari nagusiarekin, Itziar Epalzarekin, batera, Arabako Parke Teknologikoko enpresetan izan da bisitan. Horietako proiektu nabarmenenak lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte.

 

Visita alkate Urtaran - aernnova y Lantek 047Gasteizko Udaleko alkateak, Gorka Urtaranek, Nerea Melgosa zinegotziarekin eta Euskadiko Parke Teknologikoen zuzendari nagusiarekin, Itziar Epalzarekin, batera, Arabako Parke Teknologikoko enpresetara bisita egin du orain gutxi.

Zehazki, AJL Ophthalmic, Zuazo, Aernnova Aerospace, Lantek, SPC, Praxis Pharmaceutical eta IDEC enpresetara egin zituzten bisitak. Horietako arduradun gorenek egin zieten harrera eta lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten enpresen ibilbidea eta murgilduta dauden proiektu garrantzitsuenak, baita etorkizuneko aurreikuspenak ere.

Arabako Parke Teknologikoko enpresen arlo asko nabarmen daitezke, baina bereziki aipatzekoa da estatu mailan begi barneko lenteak egiten dituen fabrikatzaile bakarra, AJL Opthalmic, baita Zuazo ere, errendimendu handiko transmisioetan berrikuntza eta lidergoaren adierazgarria baita. Bestalde, Lantek 1986tik estatu mailako merkatuko liderra da oso-osorik Parkean egiten diren softwareekin, eta SPC-n espezialistak dira SMART gailuen diseinuan eta aplikazioen garapenean, gailuek eskain ditzaketen errendimendu eta abantailak maximizatzeko. Beste sektore batzuetan Aernnova Aerospace dugu, aeroegiturak diseinatzen eta fabrikatzen liderra den enpresa, Praxis Pharmaceutical, botiken ikerketan eta garapenean erreferentea, eta IDEC, material berrien ingeniaritzaren eremuan aitzindaria den enpresa.

Arabako Parke Teknologikoak punta-puntako enpresak ditu sektore ugaritan, baita haztegi bat ere proiektu berritzaileentzat, BIC Araba; hala, enpresa-ingurune hori nazio mailako eta nazioarteko erreferentzia bihurtu da.

Datozen hilabeteetan Urtaran alkateak Arabako Parkeko beste enpresa batzuk bisitatzen jarraituko du.

 

Partekatu

Beste berri batzuk