ARABAKO TEKNOLOGI PARKEA: Udalekuak 2020

Araba

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik  lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko lanean ari gara.   Horren harira, Hazian Kultur Elkartearekin batera Udalekuak edizio berri bat jartzen dugu martxan Arabako Teknologi Parkean.

Udalekuak Programa 3 eta 12 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ekainaren 29tik uztailaren 31ra izango da, asteko bost bloke monografiko eta independentetan sailkatuta.

  1. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 3ra
  2. txanda: uztailaren 6tik 10ra
  3. txanda: uztailaren 13tik 17ra
  4. txanda: uztailaren 20tik 24ra
  5. txanda: uztailaren 27tik 31ra

Jarduera guztiak ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. 8 umeko talde txikietan, gehi monitore bat, eta une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen higiene eta segurtasun neurriei jarraikiz.

Udalekuak hasi baino lehen, gauzatuko diren jardueren egutegiaren, jarraitu beharreko protokoloaren, COVID-19 erantzukizuneko aitorpenaren eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioaren berri emanen zaie familiei.

Ordutegiak eta prezioak eranskinean daude.

Izena emateko epea ekainaren 11tik 19ra arte zabalik egongo da eta online egingo da hurrengo loturaren bidez.

Izen-ematea formalizatzeko urratsak eranskinean daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

aisiuda@hazian.eus

Tf. 944 245 842/945 010 055

ANIMA ZAITEZTE!!

Partekatu

Beste berri batzuk