Arabako Teknologi Parkeak ardo dastaketa antolatu zuen Aisia Park proiektuaren baitan.

Araba

2010eko azaroaren 25ean ardo dastaketa egin da teknologi parkean, Mikel Garaizabal enologo sommelierrak zuzenduta eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak babestuta. Jarduera hori Aisia Park proiektuaren barnean antolatu da, Arabako Teknologi Parkeak abiarazitako proiektuaren barnean hain zuzen.

Proiektuaren xedea parkeko langileei zuzendutako jarduera sozialak egitea da, kultura, aisia eta kirola sustatzeko, eta parkean lan egiten duten pertsona guztien artean harremana estutzeko.

Ardo dastaketan parte hartu duten parkeko eta inguruko enpresen arduradunek oso iritzi ona dute jarduerari buruz.

Partekatu

Beste berri batzuk