Arabako Teknologi Parkeak bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du

Araba

Ekimenak, garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien aldeko apostua egiaztatzen du. “La Caixa”-ren 6.000 euroko laguntza du. • Azaroan Arabako Parkeak IBILek, ibilgailu elektrikoaren karga kudeatzeko elkarte publiko-pribatuak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko jarritako bi guneak aurkeztu zituen.

Arabako Teknologi Parkea, 25/01/2012

Arabako Teknologia Parkeak, SPRI Taldearen azpiegituren arloan integratua dagoenak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailapean), bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du eta, era honetara, ibilgailu mota honen erabilpena bere inguruan sustatzen eta bultzatzen laguntzen du, garraioi eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien alde egin duen apostuan.

Ibilgailua, bisiten joan-etorrietarako eta Parkearen eguneroko zereginen garapenerako erabiliko dena, “Nissan leaf” modeloa da eta gaur arratsaldean jaso du Arabako Parkeko zuzendariak, Jose Manuel Nogalesek, erakundearen instalazioetan, Lejarza ibilgailuaren kontsezionarioaren eskutik. Emate-ekitaldian, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidentea, Francisco Berjón, eta “La Caixa”-ren Arloko zuzendaria, Juan José Ortiz, ere egon dira.

Arabako Parkeak duen automobil berria erosi ahal izateko laguntzak jaso ditu, “La Caixa” banku-erakundearenak hain zuzen ere eta 6.000 euro eman ditu. Edozein kasutan, izan daiteke Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak eta EEE-Energiaren Euskal Erakundeak, hurrenez-hurren, 6.000 euro bana ematea, ibilgailu elektrikoak erosteko dituzten laguntza-programen bidez.

Laguntza honi esker, Arabako Teknologi Parkeak ibilgailu elektriko bat du, bere logotipo berriarekin egokitua, eta joan-etorrietarako ezeze ibilgailu mota hauek, garraio jasangarri eta berritzaile gisa, Parkera egunero hurbiltzen diren langile eta bisitak eta baita enpresen artean sustatzeko balioko du.

Aurretiaz emandako pausu garrantzitsuez gain, gaurkoa Arabako Parkeak garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologi berrien aldeko apostuan emandako pausu berria da. Azkena iraganeko azaroan eman zuen erakundeak. Orduan, IBIL, Repsolen eta, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren partaidetza duen ibilgailu elektrikoa kargatzeko sozietateari esker, bere instalazioetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune aurkeztu zituen.

Hil horretan, IBIL, Nissan, Renault, Peugeot, BYD eta General Motors automobilen fabrikatzaile nagusien lankidetza duen sozietateak, bere lehen urtekoaren jardunaren balantzea egin zuen eta ehunen baten zehaztu zituen Euskadin zehar, EEE-ren laguntzei esker, dabiltzan ibilgailuak eta kopuru hau pixkanaka hazten doala iragarri zuen flotak dituzten enpresek agertutako interesari esker. Honez gain, 2011ren amaieran IBILek kargatzeko 100 gune zituen Euskadin.

IBIL eta EEEren aurreikuspenen arabera, 2020 urtean Euskadik 43.000 ibilgailu elektriko eta kargatzeko 13.000 gune izango ditu martxan.

Euskal teknologi parkeei dagokienez, egun gutxi barru, Donostiako Parkeak ere bat egingo du ekimen honekin eta bere automobil elektrikoa jasoko du. Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkeak hil honen 20an jaso zuen berea.

Partekatu

Beste berri batzuk