Iraunkortasun arloan, nazioarteko ziurtagiri garrantzisuenetakoa bat lortu du Bizkaiko Teknologi Parkeko eraikin batek

Bizkaia

• Euskadin Zilarrezko LEED ziurtagiria duen lehena da, inkubazio jardueretarako egindako 612 eraikina.

• Green Building Certification Institute erakundeak ematen duen LEED Ziurtagiria, eraikin iraunkorrak egiaztatzeko 1998.urtean abian jarritako sistema da.

Energia iraunkortasun eta eraginkortasun alorrean, nazioarteko ziurtapen garrantzitsua lortu du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 612 eraikinak, hain zuzen ere LEED ziurtagiriaren Zilarrezko maila.

Green Building Certification Institute erakundeak ematen duen ziurtapena, mota guztietako eraikinetan iraunkortasun estrategien erabilpenari buruzko arau multzo batez osatuta dago. Eraikinaren proiektuan zenbait arlo garrantzitsu eranstean oinarritzen da, besteak beste: energia eraginkortasuna, energia berriztagarrien erabilpena, barruko giroaren kalitate hobekuntza, ur-kontsumo eraginkorra, libre dauden eremuen garapen iraunkorra eta materialeen aukeraketa.

Iraunkortasun alderdiak kontutan hartuz proiektatu zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 612 eraikinak, 9.000 metro koadrotik gorako azalera du, hiru solairutan banatuta. Eraikuntza lanak bukatuta, une honetan barne egokitzapenak egiten ari dira, datozen hilabeteetan eraikina prest izan dadin oinarri teknologikodun enpresa berriak hartzeko.

Euskadin Zilarrezko LEED ziurtagiria duen eraikin bakarra da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 612 eraikina.

Iturria: PCTB

Data: 2012/01727

Partekatu

Beste berri batzuk