Arabako Teknologi Parkeak Gijongo parkeari eman dio Nazioarteko Biltzarraren lekukoa

Bizkaia

  • Hiru egunez 200 partehartzaile bildu dituen X. Nazioarteko Biltzarra itxi da gaur goizean

APTEren Nazioarteko Biltzarrak bere hamargarren edizioa itxi du gaur Ataria, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentrora bisita eginez. Bertan, Gasteizko alkate ordea den Idoia Garmendiak harrera egin die biltzarrean parte hartu duten Teknologi Parkeetako ordezkariei.

Amaiera ekitaldian, nazioarteko biltzarraren lekukoa eman zaio hurrengo edizioa antolatuko duen parkeari, hain zuzen ere Gijongo Parke Zientifiko Teknologikoari. Felipe Romera, APTEko presidenteak eta Jose Manuel Nogales, Arabako Parkeko zuzendariak eman diote bandera Gijongo parkeko zuzendari orokorrari.

X. Nazioarteko Biltzarra asteazkenean hasi zen, APTEren Batzar Orokorrarekin; elkarteak egiten duen lana eta etorkizuneko estrategiak aztertu ziren batzar horretan. Era berean, Huelvako Zientzia eta Teknologia Parkea APTEko kide bezala akreditatu zuten. Honenbestez, APTEk 48 parke operatibo, 28 afiliatu eta lankide bat hartzen ditu bere baitan.

Atzo, osteguna, 80 Parke Teknologiko, enpresa eta erakundeetako 200 lagun bildu zituen jardunaldia egin zen. Juan Verde, Obama presidente estatubatuarraren aholkulariaren hitzaldiaz gain, hiru mahai inguru egin ziren interes handiko gaiak aztertuz: Negozio aukerak energia berriztagarrien alorrean; mugikortasuna, hirigintza eta eraikuntza, iraunkortasun faktore; eta, zientzia eta teknologia parkeak iraunkortasun estrategien garapenerako tresna.

Partekatu

Beste berri batzuk