Arabako Teknologia Parkearen lankidetza Radio Vitoria-rekin “Plaza Nueva” saioan
Arabako Teknologia Parkea lankidetzan hasi da Radio Vitoriarekin, eta hala parkeari eta honen enpresei eskainitako saio iraunkor bat egingo da. ”Parque Tecnológico de Alava: en el corazón de la I+D” [Arabako Teknologia Parkea: I+Gren bihotzean] saioa hasiera batean hilero izango da, hilaren lehen asteazkenean egingo da, 10:40etatik 11:00etara, Plaza Nueva saioaren barruan.
Arabako Teknologia Parkearen, 16/01/2012
Saio bakoitzak intereseko gai bat aztertuko du eta bide emango du Parkeko enpresa eta ikerketa zentroak egiten ari diren proiektu edo jarduerak ezagutarazteko. Beti parte hartuko du Parkeko arduradun batek, eta horrek azalduko du egun horretarako hautatutako gaiaren muina eta ingurugiroa.
Lehen programa joan den urtarrilaren 11n izan zen, eta bertan parte hartu zuen Arabako Teknologia Parkeko zuzendariak, José Manuel Nogales-ek, honek azaldu zien entzuleei zeintzuk diren Parkea lantzen ari den proiektu eta jarduerak, horien artean aipagarria da eragile bizi dela Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 izenekoan