Arcelor Mittal-ek Bizkaia aukeratu du altzairuari buruzko bere bikaintasun-zentrorako

Munduko siderurgiaren erraldoiak, hots, Euskadin 12 lantegi dituen Arcelor Mittal multinazionalak, azkenik altzairuan berezitutako ikerketa-zentroa Bizkaian kokatzea erabaki du; aipatu zentroa urte honen amaieran abian jarriko da eta 45 zientzialariz osatutako plantilla izango du. Siderurgia-taldeak eta Eusko Jaurlaritzak atzo (irailak 4) hitzarmen bat sinatu zuten eta horren arabera, hurrengo bost urteotan 100 milioi euro zati berdinetan emateko konpromisoa hartu dute.