Argia Fundazioaren erakusketa Parkeko eraikin nagusian

Bizkaia

exposixión Argia 008Buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonen errehabilitazio eta birgizarteratzean lan egiten duen Argia Fundazioaren erakusketa ikusgai dago Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusiko erakusketa aretoan. Fundazioko “Artisautza Tailerreak” parte hartzen duten pertsonek egindako 23 koadrok osatzen dute erakusketa, oleo eta akuarelak, eta uztailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da 08:00tatik 20:00tara, astelehenetik ostiralera.

Argia Fundazioaren “Artisautza Tailerra” proiektuan buruko gaixotasuna duten 18 pertsonak egiten dute lan eta koadroak margotzeaz gain, beste lan batzuk ere egiten dituzte, hala nola, altzarien zaharberritzea, artisautza dekorazioa edota margolaritza. Irabazi asmorik gabeko erakundea da Argia Fundazioa eta bere errehabilitazio okupazionalerako programen barruan kokatzen da “Artisautza Tailerra”.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen eta Argia Fundazioaren arteko lankidetza Innovalan ekimenaren baitan sortu zen, buruko gaixotasuna duten pertsonen integrazio sozio-laborala bultzatzeko ekimena hain zuzen ere.

Partekatu

Beste berri batzuk