Arkitekto daniarrek Btek bisitatu dute

Bizkaia

Visita Arquitectos Daneses 009Aarstiderne Arkitekter arkitektura-estudioko –Europako nagusienetakoa– arkitekto eta eraikitzaileen ordezkaritza batek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 602 eraikina bisitatu du. Teknologiaren Interpretazio Zentroa, Btek, dago bertan.

Eraikin enblematikoaren instalazioetatik ibili da 20 pertsonez osatutako ordezkaritza eta, garrantzi arkitektonikoaz gain, ondoko alderdiek piztu duten euren interesa: eraikinaren iraunkortasuna, funtzionaltasuna, estetika eta gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna.

Btek bisitatu ondoren Parkeko beste eraikin batzuk ikusi ditu ordezkaritzak, eraikuntzan erabilitako azken aurrerapenak ezagutzeko.

Bizkaian egon diren bitartean Parkea ez ezik, hiriburuko interesguneak ere bisitatu dituzte, eta hiriaren eraldaketan jarri dute arreta bereziki.

Partekatu

Beste berri batzuk