Astilleros Zamakona ontziolan eraikitzen ari diren arraste-ontzirako propultsio hibrido-elektrikoko sistema Ingeteamek hornituko du

Albisteak, Bizkaia

Ontzi pelagikoaren integrazio elektrikoa Ingeteamek egingo du, tartean ontzi berri horretarako propultsio hibridoaren sistema osoaren ingeniaritza-lanak egitea, sistema hornitzea, martxan jartzea eta itsasoan probatzea

Ontzia itsas zabalean arrantzatzeko erabiliko da, eta Ingeteamek hornitutako propultsio hibrido-elektrikoko sistemari esker ingurumena gehiago errespetatuz arrantzatu ahalko du

Ingeteamen hornidura dela bide, emisioak murriztu ahalko dira, energia kontsumoa mugatuz eta energia efizientea ekoitziz. Horrez gain, energia biltegiratzeko sistemak erregai kontsumoa %10era arte murriztea ekarriko du

Ingeteamek kontratu bat sinatu du Zamakona Shipyard ontziolarekin, Gitte Henning armadore daniarrarentzako arraste-ontzi berrian sistema hibrido-elektrikoa garatzeko. Ingeteam taldearen hornidurari esker, ontzi berriak emisioak murriztu ahal izango ditu energia efizienteagoa ekoitziz. Ontzia Zamakona ontziolan eraikiko da, Santurtzin, eta arrantza pelagikoan erabiliko da.

Enpresa ontzi berriaren integratzaile elektrikoa izateko aukeratu dute, eta propultsio hibrido-elektrikoko sistemari esker ontziak ingurumena are gehiago errespetatuz arrantzatu ahalko du itsas zabalean. Diseinu-prozesuan zehar eta taldeen aukeraketan emisioak murrizteko ikuspegiari eutsi zaio, kontsumo elektriko txikiagoarekin eta energia efizientea ekoitziz.

Integratzaile elektriko modura, Ingeteam ontzi berri honetarako propultsio hibridoko sistema osoaren ingeniaritza lanak egin, sistema hornitu, martxan jarri eta itsasoan probak egiteaz arduratuko da; betebehar horrek propultsio-sistema nagusia, ekoizpen-sistema, potentzia banatzeko sistema eta energia biltegiratzeko sistema hartzen ditu barne.

Indar enpresan ekoitziko diren motorrak nabarmendu behar dira, Ingeteamek diseinatutako bihurgailuek bultzatuta, propultsio-sistema nagusiari dagokionez. Motor horien ezaugarri nagusiei dagokienez, galera elektriko txikiagoak izaten dituzte, modu efizienteagoan funtzionatzen dute lanaren atal guztietan eta sortzen duten zarata askoz txikiagoa da, motor elektriko arruntekin erkatuta, bereziki erreboluzio baxuetan. Horrez gain, brankako helize motorrak ere hornituko dira, energia-kontsumoaren kontrol egokia ahalbidetuz.

Bestalde, Ingeteamek hornituko duen energia biltegiratzeko sistemari esker karga handia denean energia eman ahalko da, eta bihurgailuetatik sobera dagoen energia, berriz, xurgatu ahalko da, birkargatuz, karga baxua denean, arrastean winche gailuetatik sortutako energia ere baliatuz eta bateria kargatzeko erabiliz. Horri esker, diesel motorrak ez du karga-aldaketa handirik izango, erregaiaren kontsumoa %10era arte murriztuz ontzi diesel-elektrikoetako beste ohiko irtenbide batzuekin alderatuta.

Ingeteamek itsas industria elektrifikatzen laguntzen du ingurumena errespetatzen duten horrelako ontziak eraikitzen parte hartuz; enpresak esperientzia zabala du zero emisioko ontzietarako teknologiak eta planta elektriko-hibridoan oinarritutako propultsio-sistemak garatzen.

Ingeteam taldeari dagokionez

Ingeteam energia elektrikoaren bihurketan espezializatutako nazioarteko talde teknologiko bat da. Konpainiak garapen teknologikoan egiten du lan kontrol eta potentzia elektronikoan (inbertsoreak, maiztasun bihurgailuak, kontrolagailuak eta babesgailuak), makina elektriko birakarietan (motorrak, sorgailuak eta Indar ponpa-motor multzo urperagarriak), sistemetan (ingeniaritza elektro-mekanikoaren integrazioa, baita automatizaziokoa ere), edota mantentze- eta eragiketa-zerbitzuetan; jardun horri esker, hainbat irtenbide eskain ditzake sektore ugaritan, besteak beste, energia eolikoa, fotovoltaikoa, hidroelektrikoa eta fosila ekoizteko sektoreetan, metalak eraldatzeko industrian, itsas industrian, trenbide trakzioan eta energia elektrikoaren sarean, baita azpiestazioak ere, garraioa eta banaketa barne hartuz, beti energia sorkuntza eta kontsumo efizienteagoa bilatuz.

Ingeteam taldeak mundu osoan egiten du lan, eta 24 herrialdetan dauzka egoitza finkoak; 4.000 langile inguru ditu. Konpainiaren jarduna I+G+b oinarri gainean dago egituratuta, eta oinarri horretan negozio zifraren % 5 baino gehiago inbertitzen du urtero.

Partekatu

Beste berri batzuk