Aurrera Finantzazio Programa

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Jarduera ekintzaile bat gartzen duten eta enplegua sortzeko konpromisoa hartzen duten ETE sortu berriei epe luzeko maileguak emango zaizkie.

Aktibo finkoko zein aktibo zirkulatzaileko elementutan inbertsioak finantzatu ahal izango dira.

FEIk 5 milioi eurokorekin hornituko du funtsa eta maileguek ELKARGIren abala eduki beharko dute.

HELBURUA:

Hitzarmen honen helburua da epe luzerako finantzaketa ematea sortu berri diren enpresa txiki eta ertain ekintzaileei. Horretarako, Finantzen Euskal Institutuak, Elkargiren abalarekin, maileguak emango dizkie aurrerago aditzera ematen diren baldintzak betetzen dituzten enpresei.

ONURADUNAK:

Profil berritzailea duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txikiak eta ertainak, industriaren arloan edo industriarekin lotzen diren zerbitzuen arloan jarduera ekintzailea garatzen dutenak, baita informazioaren eta komunikazioaren gizartearen arloan jarduera ekintzailea egiten duten oinarri teknologikoko eta/edo berritzaileko enpresak ere.

EGOERA FINANTZAGARRIAK:

Lurraldeko BICetako baten azterketa eta oniritzia duten enpresak. Horrez gain, Elkargik arriskua aztertuko du eta abala emango duen edo ez erabakiko du. Sustatzaileak finantza-beharren edo kapitalaren % 30 jarriko du, eta Finantzen Euskal Institutuak gainerako % 70 jarriko du (besteren finantzaketa), gure bermearekin.

BALDINTZAK:

MAILEGUA:

Hitzarmen honetan, Finantzen Euskal Institutuak 5.000.000 euro zuzkitzeko konpromisoa hartu du, onuradunei aktiboetako inbertsioetarako eta zirkulatzailerako maileguak emateko. Honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Zenbateko minimoa: 50.000 euro
  • Zenbateko maximoa: 250.000 euro
  • Interes-tasa: Euribor 12 hil + % 1,25
  • Finantzaketa-epea: 7 urte arte
  • Gabezia: 2 urte arte
  • Kuotak: hiru hilekoak, hiruhileko natural bakoitzaren amaieran

ABALAREN EZAUGARRIAK:

Finantzen Euskal Institutuak finantzatu beharreko eragiketaren % 100 hartuko du abalak, baina onuradun bakoitzeko gehienez 250.000 euro izango dira.

Elkargik autonomia du abala emateko eta beharrezko berme gehigarriak eskatzeko (berme horien artean, oro har, ez da eskatuko hipotekak eratzea edo enpresa txiki eta ertain eskatzailearen sustatzaileez bestelako pertsonek fidantza jartzea)

Hauek izango dira abalen kostua eta baldintzak:

  • Formalizazio-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,50, eta behin soilik.
  • Abalaren komisioa: % 1 arte (% 0,9 berrikuntzarako, Cersa irizpidearen arabera) eta guztia batera kobratzea (abalaren iraupen osoari dagozkion komisioak formalizatzean)
  • Elkar bermatzeko sozietatearen partaidetzak harpidetzea eta ordaintzea, abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4ko balioarekin —ezerezte erregularraren unean itzul daitekeena—.
  • Elkar bermatzeko sozietateak ez du inolako komisiorik edo gastu gehigarririk aplikatuko.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Partekatu

Beste berri batzuk