AVS enpresak 2023ko ETE saria jaso du

Albisteak, Araba

AVS enpresak Euskadiko Parke Teknologikoko Vitoria-Gasteizko Campusean du egoitza, eta 2023ko ETE saria jaso du Berrikuntza Teknologikoaren atalean

AVSk 2023ko ETE saria jaso du Berrikuntza teknologikoaren kategorian, Ifema Madrid eta Expansión egunkari ekonomikoak ematen dituzten sarien XVI. edizioan, ingeniaritza espazialaren arloan berrikuntzaren alde egindako apustu irmoagatik.

Edizio honetako epaimahaiak, sari hau ematerakoan, kontuan izan ditu NASAren proiektuetan AVSk egindako hainbat osagairen garapenak edo % 100eko euskal lehen satelitearen sorrera.

ORAINGO ETA ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK

Euskal ingeniaritza aukeratu dute Róver Perseverance-ren beso robotiko konplexua osatzen duten osagaietako batzuk garatzeko. NASAk diseinatutako ibilgailua da, Marteko gainazala esploratu eta laginak hartzeko. Added Value Solutions (AVS) erreferentzia bihurtu da jarduera zientifiko eta espazialeko hainbat eremutarako mekanismoen, tresnen eta robotikaren garapenean.

Ildo horretan, ESA (Europako Espazio Agentzia) bezalako erakunde ospetsuekin lan egin du. Gainera, AVSk instalazio zientifiko handietan proiektuak garatu ditu Oxfordeko ISIS neutroi-iturria bezalako erakundeentzat, eta CERNekin elkarlanean aritu da ekimenetan. Berrikuntza-proiektu ugarien artean, 2024an Euskal Herrian garatu eta erabat muntatutako lehen satelitea merkaturatzeko asmoa du.

Partekatu

Beste berri batzuk