Azti – Tecnalia artisau-arrantza hobetzeko EBko plan batean parte hartzen ari da

Bizkaia

Azti-Tecnalia, itsas eta elikagaien ikerketarako euskal zentro teknologikoa, beste hamar bazkide eta sei laguntzailerekin batera, Arku Atlantikoko artisau-arrantzaren garapen iraunkorra helburu duen EBko egitasmo batean parte hartzen ari da. Prespo izeneko proiektu honek 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta 36 hilabetetan gauzatuko da, baxurako arrantzaleekiko zuzeneko harremanaren bidez. Bere xedea Arku Atlantikoko artisau-arrantzategien garapen iraunkorra eta kudeaketa arduratsua lortzea da, Portugaleko Algarvetik Frantziako Britainiara, Galizia, Asturias eta Euskaditik igarota.

Partekatu

Beste berri batzuk