AZTI TECNALIAK KUDEAKETAREN KALITATEARI EAEko URREZKO Q SARIA 2011 JASO DU

Bizkaia

AZTI-Tecnalia Teknologia Zentruak Euskalitek, Kalitaterako Euskal Fundazioak ematen duenKudeaketaren Kalitateari EAEko Urrezko Saria 2011 jaso du, bere kudeaketaren bikaintasunean lortutako mailagatik.

Aintzatespena atzo, abenduaren 21ean, eman zioten, Gasteizko Bakh-Ciudad Deportiva Baskonia zentruan izan zen ekitaldian eta bertan beste 21 erakundek ere euren urrezko eta zilarrezko Qak jaso zituzten.

Horrela, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Bernabe Unda eta Euskaliteko presidentea Ignacio Lekunberri buru izan ziren ekitaldian, AZTI-Tecnaliaz gain, urrezko Qa, Bikaintasunari Euskadin ematen zaion aintzatespenik garrantzitsuena, Gasteizko San Jose Ikastetxeak eta Otxarkoagako Heziketa Zentruak jaso zuten. Zilarrezko Qak hezkuntza eta ikerkuntza hamairu zentruk, industria eta zerbitzu aurreratuko bi enpresak, zerbitzu sozialetako hiru erakundek eta garraioetako batek, Bidelan-Gipuzkoako Autobideak, eskuratu zituzten.

Erakunde hauek EFQMren (European Foundation for Quality Mangement) Bikaintasun Eredua euren kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hoebtzeko erabiltzen dute eta sari hauek merezi izan dituzte euren bikaintasun maila kudeaketan, Euskaliteko Balioztatzaileen Klubeko kideek egindako kanpoko ebaluazio batean. Kanpoko ebaluazio bat erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa da, aditu independienteek eta erakundearekin zerikusirik ez dutenak egiten dute eta honen egoerari buruzko ikuspuntu objetiboa ematen dute.

AZTI Tecnaliako zuzendari nagusiak, Rogelio Pozok, uste du “EFQM eredua hartzeko egin dugun ahaleginak eraldatu egin gaitu erakunde gisa eta balioa sortzen duten jardueretan oinarritzeko aukera eman digu; hala, AZTI-Tecnaliaren helburu estrategikoei erantzun diegu”.

Honez gain, esan du aintzatespen honek indarra ematen diela erronkaz beteriko etorkizunari prestakuntza hobearekin eta oinarri sendoarekin aurrek egiteko eta azpimarratu du “lanean jarraituko dugu bikaintasun profesionala lortzeko bidean aurrera egiteko”.

Ekitaldira, Osasun eta Kontsumo sailburua Rafael Bengoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua Pilar Unzalu, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua Gemma Zabaleta ere joan ziren.

Aipatutako erakundeez gain, beste hiruk, Medical Optica, Interiorismo Galicia eta Karmele Boutique hain zuzen ere, brontzezko Qa-Merkataritza Bikaina jaso zuten.

Euskalit Euskao Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailordertzarekin, Euskomerren dauden enpresa elkarteekin eta hiru Merkataritza Ganbarekin lanean ari da Merkataritza Bikaina izeneko programa hau garatzen eta bere helburua euskal dendetan Bikaintasuna lortzeko bidean aurrera egitea da.

Partekatu

Beste berri batzuk