Azti zentro teknologikoak eta Eusko Jaurlaritzak Bioman kanpaina zientifikoaren behin-behineko emaitzak aurkeztu dituzte

AZTI zentro teknologikoak eta Eusko Jaurlaritzak Bioman kanpaina zientifikoaren behin-behineko emaitzak aurkeztu dituzte, eta, aurten, 230.000 tona antxoa heldu inguruko biomasa kalkulatu dute

Bizkaiko golkoko antxoaren stockaren ugaritasunari buruzko behin betiko datuak 2022aren amaieran lortuko dira, 2023rako TAC (Harrapaketa Onargarria Guztira) zehazteko aholkua emateko balioko duten Pelgas (Ifremer) eta Juvena (AZTI) kanpainen datuekin ere egindako analisi bateratu batetik

Bioman kanpaina Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Ingurumen eta Iraunkortasun Sailak eta Europako Batzordeak finantzatzen dute, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Arrantza Idazkaritza Nagusiaren laguntza du

Bioman urteko kanpaina zientifikoak, AZTI zentro teknologikoa buru duela, 2022an 230.000 tona inguruko antxoa helduaren behin-behineko biomasa aurreikusten du, espeziearen iraunkortasuna bermatzen duen gutxieneko balioa (21.000 tona) baino askoz handiagoa.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak, Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak eta sektoreko ordezkariek espezie horren kanpainaren datuak aurkeztu dituzte gaur. Izan ere, 2022ko arrantzu aldian 6.528 tona harrapatu dituzte euskal ontziek, lonjan 1,58 €/ kg-ko batez besteko prezioarekin.

“Emaitzen arabera, espeziearen stocka egoera onean dago Bizkaiko golkoan. Berri bikainak balioa ematen dio urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan 3.500 pertsona baino gehiagori lana ematen dien baliabide baten ingurumen eta arrantza sektorearen iraunkortasunaren alde egin dugun apustuari”, Orozek, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, azpimarratu duenez.

Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak, halaber, azken urteetan kanpaina horien emaitzek izan duten joera positiboa azpimarratu du, eta baikor agertu da datorren urteko arrantzu aldiari dagokionez. “Biztanle guztien artean, aleen %55 1 adinekoa da, batez besteko zifra ertain altua, serie historikoaren batez bestekotik gora dagoena eta 2023ko arrantzu aldiak emaitza positiboak izan ditzakeela aurreikusten duena”, adierazi du.

Kanpaina maiatzean egin da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Arrantza Idazkaritza Nagusiko Emma Bardan eta Vizconde de Eza ontzi ozeanografikoetan, eta, ondoren, laginak aztertu dira AZTIko laborategietan.

Urte amaieran, antxoaren biomasaren behin betiko zenbatespena lortuko da, Bioman 2022tik ez ezik, Pelgas 2022 eta Juvena 2022 kanpainetatik eta arrantzu aldiko harrapakinetatik jasotako datuen analisi bateratutik abiatuta.

Klima aldaketaren afekzioa

Gainera, 2016az geroztik, Biomanek ez du antxoaren biomasa bakarrik aztertzen, ikuspegi ekosistemikoa ere badu.

Itsasoen iraunkortasunaren aldeko apustu integrala da, eta arrainen biomasaz gain, haien elikadura (zooplanktonaren eta iktioplanktonaren azterketa) eta habitata ere ebaluatzen ditu, harrapakariei (zetazeoak eta hegaztiak barne), aldagai ozeanografikoei (itsasoko uraren funtsezko propietate fisikoak, hala nola tenperatura, gazitasuna, etab.) dagokienez.

“Azken 35 urteetan, antxoen elikagaiaren goranzko joera ikusi dugu.  Zooplanktona, eta, zehatzago, kopepodoak – krustazeo txikiak dira, zooplanktonaren ia %70 osatzen dutenak – %2,4 hazi dira hamarkada bakoitzean, eta hori albiste ona da, elikagairik gabe arrainik ez dagoelako”, diote zentro teknologikotik.

Bioman kanpaina zientifikoa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Europako Batzordeak finantzatzen dute. Gainera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren laguntza du.