Badago prest Metapostaren PACK PYME

Araba

METAPOSTAk egiaztatu duenez, bere zerbitzua erabili dezaketen igorle potentzial multzoa badago, baina askok ez dituzte ez bitarteko teknikorik ez giza baliabide nahikorik beste erakunde handiek (BBK, Iberdrola, Euskaltel…) METAPOSTA erabiltzeko egin behar izan dituzten garapenak egiteko. Muga horien ondorioz, eta ETEei eta beste erakunde batzuei METAPOSTAn langile eta baliabide espezializatuez hornitu behar izan gabe integratzeko beharrezkoa den teknologia eskaintzearren, “Pack Pyme” aplikazioa garatzeko aukera planteatu da.

Era honetan, udal txikiei, kirol taldeei… ere, haien bezero eta langileei dokumentazio-bidalketak egiterako orduan kostuak murrizteko aukera ematen die METAPOSTAk.

Enpresentzako abantailak

•Langileei komunkazio elektronikoak bidaltzea.

•Bezero, hornitzaile eta Administrazioari dokumentazio konfidentziala bidaltzea.

•Kostuen aurrezpena.

•Dokumentazioa gordetzeko toki segurua.

Partekatu

Beste berri batzuk