Banco Sabadell bankuak iparraldeko eremuan duen zuzendaritzak Gipuzkoako langile guztiak bildu ditu 2014rako helburuak zehazte aldera

Gipuzkoa

  • Banco Sabadellek Gipuzkoan duen merkataritza- eta enpresa-sarea Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen auditoriumean bildu zen 2014-2016 epealdirako Plan Hirukoitzaren ildo estrategikoak ezagutzeko.

Sabadell_PCTGipuzkoa_webBankuak Gipuzkoan duen merkataritza- eta enpresa-sareko langileek Pedro Sánchez Sologaistua lurralde-zuzendariaren eskutik ezagutu zuten 2014-2016 epealdirako Plan Estrategiko Hirukoitz berria, datozen hiru urteotako ildo estrategikoak ezartzen dituena, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egindako ekitaldian.

Hala, konbentziora bertaratutakoek zuzeneko informazioa jaso zuten bankuak 2016ra arte inplementatuko dituen hiru jarduera-ardatzen inguruan, hala nola, integrazio-operazioak errentagarri bihurtzea, bezeroaren kudeaketa- eta produkzio-eredua eraldatzea, eta nazioartekotzea. Aipatutako jarduerak gauzatu ahal izateko, bost programatan egituratzen da Plan Hirukoitza ondoko alderdiak helburu izanda: negozio nazionala egonkortzea, bezeroen araberako errentagarritasuna, kalitatea, ekoizpena eta eraginkortasuna, Banco Sabadell eredua hedatzea eta, azkenik, giza-kapitalaren talentuaren kudeatzea.

Merkataritza-sareko zuzendari Ignacio Navarrok, enpresa-sareko zuzendari Joseba Gondrak eta iparraldeko guneko SabadellUrquijo-ko zuzendari Alvaro Ochoak aurkeztu zuten gauzatu beharreko Merkataritza, Enpresa eta Banku Pribatuetako Plana.

Partekatu

Beste berri batzuk