“Basque Industry 4.0. The Meeting Point” azaroaren 26an, Bilboko Euskalduna Jauregian

Gipuzkoa

Euskadin  4.0  Industriaren  arloan  erreferentziazkoa  den  ekitaldi  horrek  bere  5.  edizioa  beteko  du.

“Basque  Industry  4.0”  Ekonomi  Garapen  eta  Lehiakortasun  Sailak  SPRI  Taldearen  bitartez  antolatzen  duen  ekitaldi  bat  da,  eta  4.  iraultza  industrialean  funtsezkoak  diren  enpresa,  kluster,  teknologia-zentro  eta  unibertsitateen  eskutik  garatzen  da.

Kongresuan  osoko  bilkurak  eta  aldibereko  saioak  egingo  dira,  erakusketa-gune  zabal  bat  egongo  da  4.0  teknologiak  eskaintzen  dituzten  enpresentzat,  beste  gune  bat  tailerrentzat,  4.0  industriarako  konponbideen  “gamifikazioarekin”  esperimentatzeko  txoko  bat  eta  gune  berezi  bat  Bind  4.0  startup-azeleragailuarentzat.

Izena  emateko  epea  zabalik  dago https://eventos.spri.eus/basque-industry-the-meeting-point-2018/ webgunean

Basque-Industry-2017Bilboko  Euskalduna  Jauregiak  “Basque  Industry  4.0.  The  Meeting  Point”  ekitaldia  ostatatuko  du  datorren  azaroaren  26an.  Eusko  Jaurlaritzako  Ekonomi  Garapen  eta  Lehiakortasun  Sailak  SPRIren  bitartez  antolatzen  duen  jardunaldi  horrek,  4.0  Industriako  erreferente  denak  Euskadin,  bere  bosgarren  edizioa  beteko  du  aurten.  Jardunaldi  horretara  bildutako  enpresek,  klusterrek,  teknologia-zentroek  eta  unibertsitateek  4.  iraultza  industrialari  buruz  eztabaidatuko  dute  eta,  gainera,  sustapen-lana  egingo  da  informazio  teknologia  berriak  produkzio  prozesuetan  txertatzeko.

Parte-hartzea  hazi  egin  delarik  ediziorik  edizio,  urteroko  hitzordu  hau  topagune  bihurtu  da  bertara  biltzen  diren  iraultza  industrial  berriaren  protagonista  guztientzat,  gainera,  aukera  ematen  zaio  Euskadiri  erreferentziazko  eskualde  bezala  finkatzeko  mundu  mailan,  teknologia  berriek  fabrikazio-prozesuetarako  dituzten  potentzialtasunak  aprobetxatzeari  dagokionean.

Digitalizazioranzko  lasterketaren  buruan  dauden  Euskadiko  enpresa  industrialek  4.  iraultza  industrialari  buruzko  gakoak  azalduko  dizkigute  “Basque  Industry  4.0.  The  Meeting  Point  2018”  ekitaldian.  Jardunaldian  eskaintza  zabala  dago:  lehen  mailako  hitzaldiak,  kasuen  aurkezpenak,  tailerrak,  elkarrizketak,  mahai-inguruak,  erakusketa  eta  demostrazio-gunea.

Gehiago irakurri

Partekatu

Beste berri batzuk