BASQUE SOFT LANDING: EAEk inbertsioak erakarriko ditu balio erantsiko sektoreetan
EAEko hiru foru-aldundiek, Sprik eta Parke Teknologikoen Sareak Basque Soft Landing ekimena martxan jarri dute balio erantsi handiko sektoreetan atzerriko inbertsioak erakartzeko, bereziki, biozientzien, nanoteknologien eta aukerako energien sektoreetan. Egitasmoak zerga eta lege-informaziorako, desplazatuentzako informaziorako eta teknologia berri, enpresa eta ikerketarekin loturiko kontaktuen euskal sarerako sarbidea izango luke.