BCBL garuna ikertzeko europar makroproiektu bati gehitu zaio
Euskal ikerkuntza zentroa, herbeheretar Psikolinguistikako Max Planck Institutuarekin eta Bordeleko (Frantzia) Victor Segalen Unibertsitatearekin batera, hitz egiteko gaitasunean eta hizkuntzaren ulermenean inplikatutako sare neuronala ikertzeaz arduratuko da.
Aurreikusita dago, entitate hauek elkarrekin hiru urtez lan egin dezatela, beti ere, 24 herrialdeetako 112 entitatek parte hartzen duten proiektu zientifiko hau babeste aldera.
Iniziatiba honen helburu nagusiak, giza garunaren ulermena bizkortzean, garun- desoreken definizio eta diagonisian aurrera egitean eta organu honen funtzionamendua simulatzeko aukera ematen duten teknologia berriak garatzean oinarritzen dira.
“BCBL barnean egotea sekulako onespena da zentroarentzat, izan ere honela gure lanak EBren eta komunitate zientifikoaren oniritzia duela erakusten baita”, adierazi du BCBLko zuzendari zientifiko Manuel Carreirasek.
BCBL estimulu linguistikoen prozesatzeaz arduratzen den eta pertsona gehienetan garuneko ezker hemisferioan aurkitzen den sare neuronala ikertzen duen Multilateral deituriko ikerkuntza lerroan parte hartzeaz arduratuko da.
Lateralizazio bezala ezagutzen den garunaren printzipio antolatzaile hau, zeinekin hemisferio berean bilduta funtzio zehaztak aurkitzen diren, ez zegoen gaur arte Human Brain Project-en ikerkuntza esparruan bilduta.
BCBL-k Human Brain Project europear proiektuan parte hartuko duen iragarpena dela eta, Iñigo Urkullu Lehendakariak zentro honek Donostian duen egoitza bisitatu du. Lehendakariarekin batera, Jon Darpon Osasun Sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntzako Sailburua, eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburua egon dira.