NEIKERek ‘1000ko 4’ nazioarteko proiektuarekin bat egin du karbono gehiago duten lurrak lortzeko

Bizkaia

Frantziaren egitasmo bat da, munduan elikadura bermatzeko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko

Parisko COP21ek hartu du proiektuaren aurkezpen ofiziala

Neiker suelosNEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak bat egin du Frantziak sustatutako ‘1000ko 4: Elikadura segurtatzeko eta klimarako lurrak’ proiektuarekin, karbono gehiago duten lurrak lortzeko helburuarekin. Lurrean elementu kimiko hori gordetzea funtsezkoa da klima aldaketaren aurka borrokatzeko eta munduan elikadura segurtatzeko, nekazaritza iraunkor eta produktiboago baten bitartez.

‘1000ko 4’ proiektuak erakutsi nahi du nekazaritzak irtenbideak ematen dituela elikadura bermatzeko eta beroketa globala gelditzeko, lurra delako karbonoaren isurbiderik handienetakoa. Egitasmoak nahi du urtero 1.000ko 4 handitzea baso eta nekazaritza lurretan biltegiratuta karbonoa, batez ere larre eta zelaietan. Horrenbestez, lurren emankortasuna handitzea lortuko litzateke eta, ondorioz, nekazaritzako ekoizpena. Gainera, munduaren batez besteko tenperatura gehienez ere 1,5 edo 2ºC-ko mugara igotzeko epe luzerako helburuan lagunduko luke.

‘1000ko 4’ programan parte hartuz, NEIKER-Tecnaliak indartu egiten du nekazaritzako elikagaiekin eta ekosistemak zaintzearekin duen konpromisoa. Proiektua Parisko COP21en aurkeztu da ofizialki, abenduaren 1ean, eta bertan erakunde publikoek, enpresa pribatuek, erakunde profesionalek, fundazioek eta GKE-ek parte hartu dezakete.

‘1000ko 4’ proiektuan integratutako eragileek konpromisoa hartzen dute klima aldaketari aurre egiteko gai izango den nekazaritza bateranzko trantsizioa egiteko, lurraren kudeaketa jasangarria eginez. Lurren degradazioa mehatxua da lurrazalaren %40rentzat baino gehiagorentzat, eta klima aldaketa bizkortzen ari da degradazio hori eta, ondorioz, eragin negatiboa dakar munduan elikadura bermatzeari eta nekazari txikiei dagokienez. Planetak 2050ean 9.500 milioi pertsona elikatzeko ahalmena izango badu, hein handi batean, lur osasuntsuagoak eta, ondorioz, emankorragoak lortzen hartzen diren neurrien arabera izango da.

Partekatu

Beste berri batzuk