Parkeko ordezkarien eta enpresen arteko topaketa

Araba

Arabako Teknologia Parkeko presidente José Miguel Corres eta zuzendariorde nagusi Francisco Márquez anfitrioi izan ziren atzo arratsaldean eta, Parkean kokatutako enpresen ordezkariekin batera, urtea agurtu zuten.

_MG_6635 QUINTASArabako Teknologia Parkeko enpresen  ordezkariak bildu ziren atzo urteari adio esateko, Parkeak antolatutako topaketan.

Giro informalean, beste behin ere, agerian geratu zen enpresen eta Parkearen arteko harreman ona, eta bertaratutakoek balantze informala egin zuten amaitzear dagoen urtearen gainean.

Gutxi gorabehera, urtea itxi eta emaitzen datu ofizialak ezagutu zain daudela, baikortasuna zen nagusi ekitaldian. Nazioartekotzea, finkatzea, aitortza edo proiektuak, besteak beste, izan ziren gehien errepikatutako hitzak, Arabako ekonomia eta enpleguarentzat oso onuragarriak gerta daitezkeen egitasmo handitan murgilduta baitaude enpresetako asko.

Partekatu

Beste berri batzuk