Berdintasunaren aldeko sinadura bilketa

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkeak 710 sinadura bildu ditu “Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako Eskutitzarekiko” atxikimendua dela-eta Emakunderen Gizonduz ekimenaren baitan; izan ere, horrekin gutxienez, Euskadin 10.000 gizonen atxikipena lortu nahi da. Aipatu ekimenaren bidez, Bizkaiko Teknologia Parketik, Euskadin sexu-berdintasunaren aldeko gizonen kontzientziazioa, partaidetza eta inplikazioa sustatzeko ahaleginak egin dira eta horrez gain, adierazi nahi izan da berrikuntzaren eta teknologiaren mundua ere berdintasunaren alde inplikatu behar dela, guztion artean bidezkoagoa eta berdintsuagoa den gizartea lor dezagun.

Partekatu

Beste berri batzuk