Bere 10. urteurrenean Zientziaren Museoak izena aldatu eta eskaintza zabaldu egiten du
- Eureka!Zientzia Museoa izango da aurrerantzean eta “Txikiklik” 4 eta 9 urte bitarteko umeentzako gunea ireki du
Joan den maiatzaren 12an izan zen Donostiako Zientzia Museoaren marka berriaren aurkezpena, bere hamargarren urteurreneko ospakizunean. Epe honetan, museoak 1,4 milioi bisita izan ditu, beraz, familiak, ikasleak eta irakasleentzat formakuntzarako eta aisialdirako toki gisa duen bokazioa berritzen du.
“Eureka!” izena zientziari lotuta dagoelako eta hizkuntza guztietan gogoratzeko erraza delako aukeratu dute. Ignacio Zuzuarregui urtarrilatik zentroaren zuzendaria denak ekitaldian zehar esan zuenez “hezkuntza elkarterako baliabide bat izaten jarraituko dugu eta helburu horretarako UPV/EHUrekin gure loturak sendotuko ditugu. Gure eskaintza zabalduko dugu eta zientziaren hedapenean erreferentzia izaten jarraitzeko lanean jarraituko dugu”.
“Zientziaren Kutxaespazioa” izena Miramongo eskaintza guztia deitzeko erabiltzen jarraituko da, hau da, Gipuzkoako eraikin nagusien maketak edo miniaturen gunea, 50 zuhaitz-mota dituen ibilbidea edota planetarioa bera, 2008an azken teknologiekin berriztatua.
Baina deitura berriaz gain, Eureka!-k gune berria estreinatzen du, “Txikiklik” deitutakoa, 4 eta 9 urte bitarteko umeentzako, eta bertan bost zentzumenekin bidaiatu ahal izango dute bakoitzaren irudi interaktiboekin. Mingain erraldoi batean umeek ikusiko duten non sentitzen den zapore gozoa, gazia, mikatza edo garratza. Ehundura ezberdinak ikutu ahal izango dituzte eta baita, soinu berriak entzun edo basoan zehar ibili animalien aztarnak jarraituz. Guneak, gainera, planetario txiki bat eta bertan eguzki-eklipse bat zer den ulertzeko toki bat izango ditu.
Teknologia enpresak
Eureka!-ren egitasmoen artean dago, gazteen artean harrera ezin hobea duen simulatzaileen solairua berriztatzea eta bizitzaren zientziekin lotutako eskaintza zabaltzea daude, bereziki gizakien burumuina eta gorputzarekin zerikusia duena. Horretarako, gaian puntako enpresak dituen Miramongo Teknologi Parkean kokatuta dagoenez gero, museoak zientzia arloan duen hedapen izaera indartu nahi du, enpresek euren azken lorpenak eta aurrerapausuak aurkeztu ditzaten.
Era berean, Eureka!-k udako baliabide gisa duen eskaintza ere indartuko du, uda honetan ere, umeentzako “zientzia oporrak” eskainiz.
Bere hamar urteko ibilbidean Kutxaespazioak ekitaldi ezberdinak izan ditu bere barruan, besteak beste, 1998an eguzki-eklipse osoa, Aranzadarekin batera antolatua, 3.000 lagun bildu zituen eta etorkizuneko museoaren jendaurreko aurkezpena izan zen. Edo gorengo zientzilarien bisitak, esaterako Josefina Castellvírena, Antartidan mikrobiologa denarena.