Bizkaiko Teknologi Parkeak gaztetxoentzako lehen teknologi kanpamentua hartuko du uda honetan

Bizkaia

* Bizkaiko Teknologi Parkeak ekainaren 27tik uztailaren 29ra arte, estatu mailan egingo den ume eta gaztetxoentzako (10 eta 16 urte bitartekoak) lehen teknologia kanpamentua hartuko du.

* Lehen edizio honetan robotak eraiki eta programatzeko, eta bideojokoak sortzeko trebetasunak landuko dira.

Kanpamentuaren helburua gaztetxoen artean teknologiarekiko bokazioak suspertzea da. Strelia enpresa arabarrak bultzatutako esperientziak berrikuntzari lotutako euskal erakunderen laguntza du, besteak beste, Innobasque, Novia Salcedo Fundazioa eta Iñaki Goenaga Teknologi Zentroen Fundazioarena eta baita, Bizkaiko Teknologi Parkearena ere, honek kanpamenturako egoitza gisa BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroa eskaintzen duela.

EE.BBetan ohikoa bada ere, hemen esperientzi aitzindaria izango da eta Bizkaiko Teknologi Parkearen instalazioetan, Zamudion, asteko txandetan burutuko da. Aurtengo edizioan, Robotika eta Bideojokoak sortzeko programazio aplikatua erabiliko dira, trebetasun berriak garatzeko tresna gisa, guztia jolas eta taldekako lan giroan.

“Camp Tecnologico” deritzonerako teknologia formakuntza adin ezberdinetako hiru taldetan garatuko da ezaguera eta aurrerapen mailak egokitzeko. Teknologia kanpamentuek astebeteko iraupena izango dute, 9,00etatik 15,30etara. Formakuntza monitore elebidunek eta espezializatuek eskainiko dute eta txanda bakoitzeko 50 neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Robotika Tailerra
Antolatzaileen esanetan, “Bots week” robotika tailerran partaideek teknologiara hurbiltzeko era izango dute “elkarlan eta adiskidetasun giroan, modu dibertigarrian, proposatzen zaizkien erronkak gainditzeko robotak programatuz”. Horretarako “Mindstorms Education” Lego multinazionalaren teknologia erabiliko da.

Partaideek tailerran egunero erronka txikitxo bati aurre egin beharko diote, robot bat eraikiz eta programatuz, astearen amaieran robotek euren artean lehian egingo duten erronka konplexuago bati aurre egiteko gai izan daitezan.

Monitoreen laguntzarekin, gaztetxoak taldean lan eginaz benetako arazoak konpontzeko ahaleginduko diren ingeniari gazte bihurtuko dira, dena jolas-giroan.

Gainditu beharreko erronka txikien artean honako hauek egon daitezke: robota aurretiaz zehaztutako ibilbidean mugitzeko; oztopoak, ikutuaz edo ikuturik gabe, ekiditzeko; atzealde zuri baten gainean marra ilun baten bidez zehaztutako ibilbidea jarraitzeko edo mahai baten gainean erori gabe eta mahai gainean dauden objetu txiki batzuk kenduz mugitzeko gai izan dadila.

“Videogames Week” tailerran, aldiz, partaideek bideojoko bat sortzeko prozesua ikasiko dute. Beste pertsona batzuek egindako bideojokoak berdiseinatzeko edota norberarenak egiteko aukera ere izango dute. Horretarako “Scratch”, software askeko plataforma bat erabiliko da, erabiltzaileei euren sormenak online partekatzeko aukera ematen diena, beste batzuek jolasteko, aldatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten.

Partekatu

Beste berri batzuk