Bere AB37 modeloko lehenengo palak instalatu ditu Aerobladek
Aeroblade-k, patente propioa duten pala eolikoak diseinatzen eta fabrikatzen dituen Aernnova taldeko enpresak, bere aurreneko hiru pala eolikoak instalatu zituen atzo Nafarroan. Aurtengo bigarren seihilekoan Bizkaiko Teknologia Parkean bere egoitza nagusia, ingeniaritza-zentroa eta moldeak produzitzeko instalazioak jarriko dituen Aeroblade-k bere lehendabiziko pala modeloa, AB37, garatu, patentatu eta ekoiztu du. Halaber, palaren diseinu berritzailea etorkizunean pala modelo berri luzeagoak eta energia sortzeko ahalmen handiagokoak garatzeko euskarria izango da.