Berrikuntza-ekosistema berri bat abiarazi da oinarri biologikoko kontsumo-produktuak merkatuan sartzen laguntzeko

Albisteak, Gipuzkoa

CIDETECek aktiboki parte hartuko du INN-PRESSME proiektuan

Bilgarrien, automobilgintzaren eta beste kontsumo-ondasun batzuen industriek 14.5 milioi euro jaso dituzte Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren finantzaketaren barne, petroliotik eratorritako ondasunak oinarri biologikoko produktuekin ordeztea helburu duten proiektuak aurrera eramateko. INN-PRESSME proiektuak ekosistema gisa funtzionatuko du, ontzi, bilgarri, ibilgailu, energia eta kontsumo-ondasun birziklagarri eta/edo biodegradagarrien garapena sustatuz

Finlandiako VTT Ikerketa Teknikoko Zentroak koordinatuta, Europako bederatzi herrialdetako beste 26 erakundek parte hartu dute proiektuan, horien artean CIDETEC, CIDETEC Surface Engineering eta CIDETEC Energy Storage-ren bitartez

INN-PRESSME ekosistema berriaren muina (izen osoa, “Open innovation ecosystem for sustainable plant-based nano-enabled Biomaterials deployment for packaging, energy/transport, and consumer goods” [Bilgarrietan, energia/garraioan eta kontsumo-ondasunetan erabiltzeko landareetan oinarritutako biomaterial jasangarriak hedatzeko berrikuntza-ekosistema irekia])Europako hamar bazkideren gailu pilotuek osatzen dute. Ekosistemaren zerbitzuei esker, balio erantsi handiko produktu birziklagarri eta biodegradagarri berriak gara daitezke, baita petroliotik eratorritako produktuak ordezkatzen dituzten soluzioak ere.

Berrikuntza irekiaren printzipioan oinarritzen den proiektu honen helburuetako bat Europa mailako ekosistema bat sortzea da, hainbat tamainatako enpresei ikerketa eta esperimentazio-zerbitzuak eskainiko dizkiena. Ekosistemak aukera emango die enpresei produktu berrien garapenarekin lotutako arriskuak murrizteko eta merkaturako sarbidea bizkortzeko.

CIDETECek proiektuan duen helburu espezifikoa tintak formulatzeko linea pilotua hobetzea da (CIDETEC Surface Engineering), bai eta estaldura jarraituko linea pilotua ere (CIDETEC Energy Storage). Linea pilotu hori erabiliko da (nano) zelulosan oinarritutako elektrolitoak eta konposatuak handiagotzeko, etiketa adimendunetan (bereziki, pantaila eta bateria elektrokromikoetan) eta ultrakondentsadoreetan aplikatzeko.
INN-PRESSMEk Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzarako programaren esparruan finantziazioa jaso du (952972 zenbakidun diru-laguntza akordioa).

Proiektuak biomaterialetan oinarritutako produktuak eskaintzen ditu, eta 2021eko urtarrilaren 1ean jarri zen martxan, 2025eko urtarrilaren 31ra arte.

VTT-k koordinatuta, INN-PRESSME proiektuan kide hauek ere hartzen dute parte:

  • Belgika: Innovation in Research & Engineering Solutions (IRES), Greenovate! Europe EEIG
  • Finlandia: Keskuslaboratorio Oy – Centrallaboratorium Ab (KCL), Walki Plastiroll Oy
  • Frantzia: Centre Technique Industriel de la Plasturgie et des Composites (IPC), Commissariat à l ‘Énergie Atomique et aux Énergies Alternatives (CEA), Polymaris Biotechnology SAS, Arjowiggins France
  • Alemania: Fraunhofer-Gesellschaft zur Förderung der angewandten Forschung e. V., WSVK OEDERAN GmbH, Skeleton Technologies GmbH
  • Italia: Stam srl, Centro Ricerche Fiat SCPA
  • Polonia: Instytut Włókien Naturalnych i Roślin Zielarskich
  • Espainia: Fundación CIDETEC, Fundación AITIIP, Asociación de Investigación de Materiales Plásticos y Conexas (AIMPLAS), Gnanomat SL, Global Equity & Corporate Consulting SL,
  • Asociación Española de Normalización (UNE), MAIER S. Coop, Albéa Services, Podoactiva SL
  • Suedia: Rise Processum AB, Skanem Skurup AB
  • Erresuma Batua: Granta Design Ltd.

Partekatu

Beste berri batzuk