Arabako Parke Teknologikoa: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Albisteak, Araba, Konpromisoa

Aurrean ditugun erronka txiki eta handiei aurre egiteko, zientziak eta teknologiak gero eta garrantzi handiago dute gure gizartean. Hala ere, gazteek arlo horien inguruan duten interesa gero eta txikiagoa da, are txikiagoa nesken artean

Egoera horri aurre egiteko, Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bat egin dute eta ekimen sail bat prestatu dute zientzia eta teknologia neskei eta mutilei hurbiltzeko. Egoera horri ekiteko gakoetariko bat STEM arloko (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika ingelesezko sigletan) emakumezkoen erreferenteak begien aurrean jartzea da. Arlo horietako iraganeko eta gaur egungo emakumeak erakusteak lanbide, sektore eta testuinguru horiek hobeto ezagutzeko parada emango die neskei, zein lanbidetan lan egin dezaketen ikusteko eta inspiraziorako eredu gisa identifikatzeko.

Otsailaren 11n Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatzen dela eta, hiru erakundeek STEM emakumeen lana erakutsi nahi dute Arabako Foru Lurraldean. Arabar  STEM emakumeen kartelak diseinatuko ditugu eta saltokietan banatu, egun horietan denek ikusi ahal izan ditzaten. Horretarako zuen laguntza behar dugu Neska mutilen zientzia eta teknologiako erreferente izan nahi duten emakumeak identifikatzeko. Ezagutzen dituzuen egungo edo historian zehar izan diren emakumeak izan daitezke.

  • Erreferentea izan daitekeen egungo emakume bat ezagutzen baduzue, emaiozue ekimenaren berri eta esaiozue guri idazteko noiz eta nola parte hartu ahal izango lukeen adierazteko, hala nahi badu.
  • Arabako historian zehar erreferenteak izan daitezkeen emakumeak ezagutzen badituzue, idatz iezaguzue erreferente hori ezagutzeko eta ikusteko beharrezko datuak nola bildu eta haren familiari baimena eskatzeko.
  • Idatzi hona: inspira@deusto.es Gaia: O-11 / STEM emakumeak Araban

Mila esker zure laguntzagatik.

Partekatu

Beste berri batzuk