Berrikuntza Ekosistemak Natura-Erreserbatan izeneko Udako Ikastaroa antolatu du GAIAk, EHU, BerriTIC eta BAK erakundeekin batera
2010eko Bilboko Uda Ikastaroen barruan, Berrikuntza Ekosistemak Natura-Erreserbatan, Urdaibaiko kasua izeneko ikastaroa antolatu dute GAIAk, EHUk, berriTIC eta Bilbao Arte eta Kultura erakundeek.
Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:
– Biosfera-Erreserba baten iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzera eman eta ulertzea (2010 biodibertsitatearen urtea dela kontutan hartuz).
– Berrikuntzaren bidez, natura-eremuak aztertzeko interesa dutenen artean eztabaida sortzea lau alorretan: Industria, Kultura, Turismoa eta Teknologia.
– Ezagutzak eta esperientziak partekatzea.
– Zientzia, Kultura, Industria eta beste jardun ekonomiko batzuetan interesa piztea.