“Berritzaileen Topaketa” Gipuzkoa Berritzenen eskutik

Gipuzkoa

  • Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin du elkarteak bazkideen batzar Nagusia.
  • Batzarrean azken hilabete hauetan aurrera eramandako dinamiken ondorioak aurkeztu dira, hurrengo urtean Gipuzkoa Berritzenek aurrera eramango dituen lan ildoak osatuko dituztenak.
  • “Berritzaileen Topaketa” berrikuntzarekin eta lurraldearekin konprometitutako pertsonak bildu nahi dituen bilera da.

Gipuzkoa Berritzen, Berrikuntza sustatzeko Elkartearen sorreratik urte bete pasa ondoren, beharrezkoa zen orain arte egindakoa aztertzea eta Gipuzkoa Berritzenenek pertsonen elkarte bezela dituen helburuekin bat datozen ekintza-lerroak proposatzea. Horregatik, Gipuzkoa Berritzenek Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean ospatu du gaur bere bazkideen Batzar Nagusia.

Bertan, 2012. urtean aurrera eramandako ekintza-lerroak eta proiektuak errepasatu dira eta etorkizunean ekingo dien lan-lerroen inguruko aurkezpena egin da. Hau da, iraganaz gutxi hitz egin da eta etorkizunaz, ordea, asko. Lan-lerro berri hauek bazkide guztien inplikazioa galdegiten zuen hausnarketa dinamika baten ondorio dira, lurralde bezela aurre egin beharko dien erronkak identifikatzeko xedea zuena.

Gipuzkoa Berritzen elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) babesa izan du eta gutxi barru egiten ari den lana bermatzeko balioko duen hitzarmen bat itxiko du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

Berritzaileen Topaketa

Ekitaldiak aurtengo Berritzaileen Topaketaren edizioarekin jarraitu du, izaera ireki eta publikoa duen eta Gipuzkoa Berritzeneko sare guztiaren artean (200 pertsona baina gehiagoko sarea)  urtean behin gutxienez ospatzen den ekitaldia non Gipuzkoa berritzaile batengatik lan egiten duten pertsona eta agenteak biltzen diren. Berrikuntzarekin eta lurraldearekin inplikatuta dauden pertsonen topaketa bat izatea du helburu.

Bi proiektu aurkeztu dira Berritzaileen Topaketan. Lehenengoa B-Coun Tri izan da, kirolera zuzendutako proiektua, Gipuzkoa modu batean bereizten duen esparrua eta, era berean, azaldu den bezela,  berrikuntzarako eta kooperazioarako aukera handiak sortzen dituena. Ondoren, eta aurreko edizioetan egin den antzera, Gipuzkoa Berritzenek 2011. urtetik ardatz estrategiko bezela lantzen dabilen Partaidetzako proiektuan egin diren aurrerapenen berri eman da.

Azkenik, elkarteak aurrera eramandako hausnarketa prozesuan azaldu duen gai batekin harremana duen ideia bat planteatu da. Ideia honek urteen esperientziaren eta gazteriaren freskotasunaren integrazioa bilatzen du. Oraindik landu beharreko ideia da eta kooperazioa bilatzen duena gazte eta nagusien arteko sare horri, non batak bestea lagunduko duen, forma emateko.

Juan Mari Uzkudun eta Ion Irurzun, Gipuzkoa Berritzeneko Lehendakaria eta Zuzendari Nagusia, hurrenez hurren, izan dira Ekin Batera proiektua bezela izendatu duten gazteen integrazioaren inguruko eztabaida gidatu dutenak.

 

Partekatu

Beste berri batzuk