BIAL konpainiak, inmunoterapian erreferentziazko lantegia abiarazi du

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako eraikin berriak, konpainia osoaren inmunoterapia esparruko I+G hartu du. 12 milioi euroko inbertsioa egin du BIALek 4.200 metro koadroko instalazioa eraikitzeko.

BZTP, 2012/03/07

BIAL enpresak bere instalazio berriak estreinatu ditu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. 401 lursailean kokatuta, eraikinak 4.200 m2 ditu, hauetatik 1.200 m2 ekoizpen arloak beteko ditu. 18 hilabete iraun duen eraikuntza prozesuan, eraikin farmazeutikoen hiru ezaugarri nagusiak hartu dira kontutan: produktuaren babesa, langileen babesa eta ingurumenaren babesa. Hau dela eta, farma arloan kalifikazio oso ona lortu du konpainiak.

Eraikin berrian 12 milioi euroko inbertsioarekin eta 80 langilerekin, BIALek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen lantegiak alergiaren aurkako txertoak ekoiztuko ditu eta inmunoterapia arloko ikerketa egingo du; izan ere konpainiaren inmunoterapia alorreko I+G osoa bertan kokatu baita. Instalazioa bioteknologia prozesuetan oinarritzen da eta honi esker txerto pertsonalizatuen inguruko ikerketa eta ekoizpena egin ahal izango du BIAL konpainiak.

Portugaleko talde farmazeutikorik handiena den BIALen helburua, Bizkaiko parkean kokatutako lantegia inmunoterapiaren arloan Europako erreferentzia bihurtzea da.

Partekatu

Beste berri batzuk