BIC Bizkaiaren 2016ko balantzea

Bizkaia

2016a  amaitu  ondoren  ondoriozta  daiteke  urte  interesgarria  izan  dela  Beazek  kudeatzen  duen  bio-mikro-nano  teknologian,  manufaktura  aurreratuan  eta  teknologia  garbietan  espezializatutako  inkubagailu  honentzat.  Okupazio-tasak  %96a  gainditzen  du  eta  balantzeak  agerian  uzten  du  oreka  dagoela  gauza  berrien  –itunak,  zerbitzu  berriak-   eta  BIC  Bizkaia  sektoreko  startupak  hazteko  eta  finkatzeko  gune  legez  errotzearen  artean

edificio3-bic-300x200Gaur  egun  22  enpresa  daude  inkubagailuan,  Tknika,  Tecnalia  Ventures  eta  Basque  Health  Cluster-az  gain.  Azpimarratzekoa  da  bioteknologia  sektoreko  enpresa  kopurua   (13);  gero  ondotik  datoz  manufaktura  aurreratu,  mikroteknologia  eta  teknologia  garbietakoak.

2016ko  berritasunen  artean  aipagarriak  dira:  lankidetza-bide  berriak  irekitzea  Gurutzetako  Unibertsitate  Erietxearekin  eta  Leartiker-ekin;   Crecer  +,  Orkestra,  Seed  Capital  Bizkaia  eta  Basque  Fondo-rekin  lortutako  koordinazioa  inkubatutako  enpresak  finantziazio-errondetan  bideratzeko,  eta  7  enpresaren  esku  bizkortze-zerbitzu  espezifiko  eta  pertsonalizatua  jartzea.

Zabalkundeari  dagokionez,  joan  den  urtean  inkubagailuan  erakusketa-gunea  sortu  zen  bertan  dauden  enpresen  informazioarekin,  enpresa  guztien  bideoak  grabatu  ziren  eta  stand  propioarekin  parte  hartu  zen  Europako  bio  ekitaldirik  handiena  den  BioSpain-en.

Ekipamenduari  dagokionez,  2016an  abian  jarri  ziren  3D  inprimatzeko  gela  eta  prototipoak  egiteko  lantegia.

Partekatu

Beste berri batzuk