BIOKILAB enpresa inauguratu da Arabako Teknologi Parkean

Araba

Oquiñena Laborategiak enpresa-taldearen barruan dagoen Biokilab konpainiak eraikin bioteknologikoa egin du parkean, I+G alorra garatzeko. Enpresako arduradunekin batera, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Arabako ahaldun nagusia eta Gasteizko alkateordea izan dira inaugurazio ekitaldian.

Arabako Teknologi Parkeak, 01/03/2012

Arabako Teknologi Parkeak enpresa berri bati egin dio harrera, Biokilab, bioteknologia alorreko enpresaren inaugurazioarekin. Inaugurazio ekitaldian, proiektuaren bultzatzaile den Enrique Oquiñenarekin batera izan dira Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Javier de Andrés, Arabako ahaldun nagusia eta Fernando Aranguiz, Gasteizko alkateordea.

Biokilab ekimena 2008.urtean sortu zen, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren babesarekin.

Proiektuaren bultzatzailearen hitzetan “I+G+b prozesuetan oinarritutako egitasmoa da eta bere helburu nagusia, gaixotasunen prebentzioa analisi genetikoen bidez”.

Konpainiak 2.000 metro koadroko instalazioak ditu Arabako Teknologi Parkean; bertan, I+G alorra garatzeko eraikin bioteknologiko propioa egin du, besteak beste laborategi zentral bat hartzen duena.

Biokilab, Oquiñena Laborategiak enpresa-taldearen barruan dago, Biokintegra, Biokintegra Internacional, UnReto eta Biokikutxa konpainiekin batera.

Partekatu

Beste berri batzuk