Bizi-lidergoa

Mas Innovación Organizacional, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen enpresa da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du pertsonen eta lantaldeen kudeaketa-prozesuak hobetzen laguntzen, eta lidergoaren garapenerako programa berritzaile bat abiarazi du

Bizi Lidergoa lidergoa garatzeko programa bat da, eta, banakako prestakuntza- eta laguntza-prozesu baten bidez, metodologia berritzaile, eskarmentudun, erraz eta aplikagarri batekin, arrastoa uzten du beren ongizatea eta erakundean duten lidergoaren eraginkortasuna hobetzen parte hartzen duten pertsonengan.
Lidergoaren ikuspegia ikuspegi zabal eta integral batetik jasotzen da, eta jakitun gara lidergoak autokontzientziaren eta autogestioaren bidez norbere buruaz jabetzea dakarrela. Pertsonen arteko harremanen garrantziari eta harreman osasuntsu eta eraginkorrak ezartzeko moduari ere erreparatzen zaie. Lantaldeak dira programan lantzen diren beste gai nagusietako batzuk, eta, azkenik, ikaskuntzak integratzen dira eta bakoitzak bizi duen bizitzarekin bat egiten da.
Programak 360º ebaluazio-prozesu bat, Leaderworks erresidentzialak, eta coaching saio indibidualak konbinatzen ditu, ia urte erdiz. Horri esker, pertsona bakoitzak aldaketa-prozesu bat egin dezake, ikaskuntza guztiak bere bizitza pertsonalera eta profesionalera transferitu ahal izateko.
Lehen ediziorako izen-ematea abian da, programa 2021eko irailetik abendura bitartean burutuko baita.