Bizitza Zientifikoen 3.topaketan parte hartzeko Zientzilarien bila

Gipuzkoa

  • Datorren azaroaren 11an egingo den topaketan parte hartu nahi duten zientzia arloko profesional zein ikertzaileek izena emateko epea ireki du Eureka! Zientzia Museoak.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako Eureka! Zientzia Museoa hasi da, dagoeneko, Bizitza Zientifikoen 3. Topaketaren antolaketa lanetan. Lehen urratsa, topaketan parte hartuko duten zientzilariak erakartzea da; zientzia alorreko profesional edo ikertzaileek poster bat aurkeztu behar dute, nabarmendu nahi dituzten beren lanaren arloak jasotzen dituen posterra, hain zuzen ere. Poster hauek, museoan banatuta egongo dira eta, haien ondoan, aurkeztu dituzten pertsonak. Aurkeztutako guztien artean 15 proiektu hautatuko dira, 5 minutuko short communication edo hitzaldi labur bat egiteko.

Bizitza Zientifikoen 3.topaketan parte hartu nahi duten zientzilariek, Eureka! Zientzia Museoaren web gunearen bidez eman behar dute izena: www.eurekamuseoa.es

Bizitza Zientifikoak

DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxillergoko ikasleei zuzendutako jarduera da, eta ikasle, irakasle eta zientziarekin, teknologiarekin eta ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan eigten duten profesionalen arteko topaleku izatea du xede. Honekin batera, ikasleak zientzia eta ikerketa mundura hurbildu eta erakartzea nahi du ekimen honek, bokazio zientifikoak sustatuz.

Helburu hori betetze aldera, ikasleek hitz egiteko eta zientziaren esparru guztiekin zerikusia duten profesionalei galderak egiteko eta iritziak trukatzeko gunea da Bizitza Zientifikoen Topaketa.

Partekatu

Beste berri batzuk